Azalpena:
Proiektu honetan Deep Speech hizketa ezagutza sistema (Automatic Speech Recognition, ASR) moldatu nahi da
euskarazko ezagutzaile bat lortzeko. Deep Speech artearen egoerako ASR sistema bat da, neurona-sare sakonak
erabiltzen dituena. Horretarako euskarazko ahots materiala bilatu eta lortu behar da, honekin sistema entrenatzeko.
Behin euskarazko ezagutzailea lortzen denean, ebaluatu beharko da bere errore tasa zein den ikusteko.
Egin beharreko lanak:
-Deep Speech softwaren instalazioa eta analisia, egin beharreko moldaketak definitzeko.
-Euskarazko ahots datubase erabilgarrien bilaketa, lorpena eta prestaketa.
-Softwarearen moldaketak burutzea.
-Sare neuronalaren entrenamendua egitea.
-ASR sistemaren ebaluazioa.
Helburuak:
-Euskararako artearen egoeran dagoen hizketa ezagutza automatiko sistema bat lortzea.
-ASR eta sare neuronalen inguruan ikastea.