Zure ahotsa Android-en erabiltzeko jarraibideak


Aurkibidea

Aplikazioa deskargatu

Zure ahotsa Android sistema eragilea duten gailuetan erabili ahal izateko, lehenik eta behin AhoTTS aplikazioa deskargatu beharko duzu Google Play-tik. Horretarako, ikono honen gainean klikatu dezakezu:

Zeure ahots sintetikoa erabili

Gutxienez ahots pertsonalizatu bat baduzu, lehenetsitako ahotsen ordez erabili ahal izango duzu. Ahotsak lortzeko saioa hasi beharko duzu zure kontuan. Horretarako, ireki menua goiko eskuineko hiru puntuak sakatuz, eta hautatu Ahotsak. Jarraian, sakatu AhoMyTTS-ko ikonoa. Saioa hasteko formulario bat irekiko da. Sartu webgune honetan bertan erabiltzen dituzun erabiltzaile-izena eta pasahitza, eta sakatu Sesioa hasi. Gero, sakatu Ahots gehiago botoia. Ikusiko duzu ahotsen zerrendan zeure ahots pertsonalizatuak agertu direla, myVoice izenarekin. Instalatzeko, sakatu eskuinean agertzen den botoia. Informazio gehiago nahi izanez gero, joan Ahots sintetikoak aldatu atalera.

Esaldiak AhoTTS-rekin sintetizatu

AhoTTS aplikazioa irekitzean aplikazioaren hasierako pantaila ikusiko duzu. Goiko barran, eguneroko esamolde batzuk ikusiko dituzu idatzita. Sakatu haien gainean, ahots sintetikoarekin erreproduzitzeko. Bestela, azpian dagoen eremuan esaldi bat idatz dezakezu. Sakatu botoi berdea ahots sintetikoak idatzi duzun esaldia ahoskatzeko. Botoi berdearen azpian idatzi dituzun azken esaldien zerrenda bat agertuko da, berriro erreproduzitu ahal izateko.

Sintetizatzeko hizkuntza aldatu

Gaztelaniazko eta euskarazko sintetizatzaileen artean aldatzeko, zabaldu menua pantailaren goialdeko eskuinaldeko hiru puntuak sakatuz eta sakatu dagokion hizkuntza.

Ahots sintetikoak aldatu

Sintetizatzeko erabiltzen diren ahotsak alda daitezke. Aplikazioak, lehenetsita, ahots maskulino eta ahots femenino bana ditu hizkuntza bakoitzerako. Aldatzeko, ireki menua goialdeko eskuineko hiru puntuak sakatuz eta hautatu Ahotsak. Agertuko den pantailan, orain erabiltzen ari diren ahotsen kodea ikusi ahal izango duzu. Aldatzeko, sakatu Ahots gehiago botoia. Eskuragarri dauden ahotsen zerrenda bat agertuko da. Sesioa hasi baduzu, zeure ahots pertsonalizatuak ikusiko dituzu zerrendaren amaieran. Eskuineko aldean EUS kodea agertuko da euskarazko ahotsa bada, eta SPA gaztelaniazko ahotsa bada. Ahots bat deskargatzeko eta instalatzeko, sakatu eskuinaldeko botoietako baten gainean. Ahotsa erabiltzeko prest egongo da.

AhoTTS lehenetsitako sintetizatzaile bihurtu

AhoTTS lehenetsitako sintetizatzaile bihurtzeko, ireki menua goiko eskuineko aldean dauden hiru puntuak sakatuz, eta hautatu Ezarpenak. Gailuaren testua-hizketara sintetizatzailea konfiguratzeko pantaila irekiko da, gailuaren ahotsez. Sintesi-motor lehenetsia aldatzeko, sakatu Motor hobetsia eta, ondoren, hautatu AhoTTS.

Ahots sintetikoaren ahoskera-abiadura alda dezakezu Hizketa tasa kurtsorea mugituz. Adibide bat erreproduzitu dezakezu Erreproduzitu sakatuz eta hasierako balioak berreskuratu Berrezarri sakatuz.

Euskara