![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|
|
|
|
|
|
15.1. UGAZTUNAK
“Egun beten e, girrintzeka, arratoye, olau arratoye, girrintzeka, parra ganien, arik e, eta ogigastaye atzeik, ta kask! koxi seuen, sikue!” - (Egun baten, girrentzeka, arratoia, holako arratoia, girrentzeka, parra gainean, handik, eta ogigaztaia atzetik, eta kask!, harrapatu zuen, seko!) |
“Ta kirikolatzak dxan, illundidxen, beti urtete ixen deu, iretargi argidxe dauenien, beti kirikolatzak” - (Eta kirikolatzak jan, ilundean, beti irteten izan du, iretargi argia dagoenean, beti kirikolatzak jan) [txakurrak kirikolatzak ilargi argiagaz harrapatzen ei ditu] |
|
![]() |
“Lukidxe pere bai, lukidxek gabetan asmetan dire ta, alorike dauenien seuser falta deu a pere, emie falta deu edo arra falta deu” - (Lukiek ere bai, lukiak gauetan asmatzen dira eta, alaurika dagoenean zerozer falta du hark ere, emie falta du edo arra falta du) |
“Egun beten e, girrintzeka, arratoye, olau arratoye, girrintzeka, parra ganien, arik e, eta ogigastaye atzeik, ta kask! koxi seuen, sikue!” - (Egun baten, girrentzeka, arratoia, holako arratoia, girrentzeka, parra gainean, handik, eta ogigaztaia atzetik, eta kask!, harrapatu zuen, seko!) |
“Ogigastaye, abarka sarrak erreta desaparesidu in da" - (Ogigaztaia, abarka zaharrak erreta desagertu egin da) [Ogigaztaia uxatzeko era ei da hau] |
“Baserridxen amen, kamaran egonta dau ogigastaye, aor, segidu otzien a, mutillek Florenek, Bitorrek eta, eta or sator suloan sartu, ta erre itxen deurie abarketa, edo orrek e, goma sarrak erre ta desaparesidu itxen da” - (Baserrian hamen, kamaran egonda dago ogigaztaia, haor, segitu zioten, mutilek Florenek, Bitorrek eta, eta hor sator zuloan sartu, eta erre egiten dute abarketa edo horiek, goma zaharrak erre eta desagertu egiten da) |
“Ze ogigastaye dauen lekuen arratoirik esta egoten e!” - (Ze ogigaztaia dagoen lekuan arratoirik ez da egoten e!) |
“Pisti txarren batzuk entzuten ditxuselako, edo bakarri tauelako, txakurre bakarrik dauenien negarres egoten da” - (Pizti txarren batzuk entzuten dituelako, edo bakarrik dagoelako, txakurre bakarrik dagoenean negarrez egoten da) |
“Orre pere, estutueskeron danak, ara pistidxe gustidxek itxen deure estutueskeron danak, onak ixenta be” - (Horiek ere, estutuz gero denek, hara piztia guztiak egiten dute estutuz gero denek, onak izanda ere) |
“Orrek atxurregas egon, begire, goxien, eguskidxek urten ordureko en jeneral esaten dxen orrek, ta gero egurdatien amaiketarik amabidxetara, ta orduen sur on, ta eguskidxe sartudxeran be bai, ni akortanas sure aitxe ta nire aitxitxe ta onek danak ote siren beti, ba amabidxek ingeruen dxoate sien solora, atxurre artun lepoan ta satorra koistan” - (Horiek atxurragaz egon, begire, goizean, eguzkiak irten ordurako gehienetan esaten zuen horrek, eta gero egurdatean hamaiketarik hamabietara, eta orduan zuhur egon, eta eguzkia sartueran ere bai, ni gomutatzen naiz zure aita eta nire aitaita eta hauek denak egoten ziren beti, ba hamabiak inguruan joaten ziren sorora, atxurra hartu lepoan eta satorra hartzen) |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
15.2. TXORIAK
“Orrek egoten siren, edo artatxoridxek edo eloyek edo, serak abidxek itxen basitxusen, ayen abidxetara dxoan ta arrutzek, kanpora ataraten sitxuesan, estaitx eurek itxeko abidxie edo.” - (Horiek egoten ziren, edo artatxoriak edo elaiak edo, zerak habiak egiten bazituen, haien habietara joan eta arraultzak, kanpora ateratzen zituen, ez dakit ez dakit eurek egiteko habia edo) |
“Eloik etorten dire ta emen itxen txues a, arrutzek eta gero urteten deure txikitxuek, ta aik asten dienien ai padoas ostabere” - (Elaiak etortzen dira eta hemen egiten dituzte, arraultzak eta gero irteten dute txikitxoek, eta haiek hazten direnean haiek badoaz ostabere) |
"Jesukristori epetxak kaka itzen buruen, ta eloyek kendu iotzen" - (Jesukristori epetxak kaka egin zion buruan, eta elaiak kendu egin zion) [Hau ipuin baten zatia da] |
“Enei! sokorru itxen deu, konteste itxen deu, konteste itxen deu geuontzak” - (Enei! sokorru egiten du, erantzun egiten du, erantzun egiten du gauontzak) |
|
![]() |
“Kukuek arrotzie epetxan a, abidxen itxen deu, epetxak abidxie itxen deuenien kukuek arrotzie epetxan abidxen itxen deu, eta epetxak asten deu kukue, eta gero kukue paretan danien martxan berak dxaten deu lelengo amordie” - (Kukuak arraultza epetxaren, habian egiten du, epetxak habia egiten duenean kukuak arraultza epetxaren habian egiten du, eta epetxak hazten du kukua, eta gero kukua paratzen denean martxan berak jaten du lehenengo amaordea) |
"Kukuek itxen deu txinyorran abidxen arrutzie, berak esteu abirik itxen ak, alperra dala esaten deure kukue, iñoen abidxen ta, txinyorrak asten dotzo kukue, berak es" - (Kukuak egiten du txindorraren habian arraultzea, berak ez du habiarik egiten hark, alperra dela esaten dute kukua, inoren habian eta txindorrak hazten dio kukua, berak ez) |
"Ene! okille dau kantetan, denpora txarra dator" - (Ene! okila dago kantatzen, eguraldi txarra dator) |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
15.3. NARRASTIAK-ANFIBIOAK
“Uretan etorten da ori lupue” - (Uretan etortzen da lupu hori) |
![]() |
“Muskerrak abise itxen deu sugoye badau paraje” - (Muskerrak abisatu egiten du sugoia badago paraje) |
“Muskerra, arbolara idxeten badeu sugoye bajetan ei deu” - (Muskerra, arbolara igaten badu sugoia bajatzen ei du) |
“Muskerra agertuten danien, euridxe dator, truboye truboye datorrela, orrek musker berdiek agertuten dienien truboye, trubon itxen deuela” - (Muskerra agertzen denean, euria dator, truboia truboia datorrela, horiek musker berdeak agertzen direnean truboia, truboi egiten duela) |
“Egun beten gure amari astoas dxoan eta, ortik serien, estratzan, eskiñarik eskiñara plante dxaken ta itxi es” - (Egun baten gure amari astoagaz joan eta, hortik zerean, estratzan, eskinarik eskinara plantatu zitzaion eta utzi ez) |
“En jeneral gorta batzutan orrek sugoyek urtien urtien egoten dies” - (Gehienetan gorta batzuetan sugoi horiek urtean urtean egoten dira) |
“Saspilloan, itxen txus orrek a, umiek edo, ta satzak ataraten dienien, an tope sitxusen koñetuek, urtien urtien topeta seuen, saspilloak gortan eote sien, oiñ estie oten baye, ta antxe saspilloan, ta urtien urtien esate seuen oten dala sugoye” - (Sats piloan, egiten ditu horrek, umeak edo, eta satsak ateratzen direnean, han topatu zituen koinatuak, urtean urtean topatzen zuen, sats piloak gortan egoten ziren, orain ez dira egoten baina, eta hantxe sats piloan, eta urtean urtean esaten zuen egoten dela sugoia) |
“Amari entzun in tzet iños esnie edan tzola bulerra edan tzola” - (Amari entzun egin diot inoiz esnea edan diola bularra edan diola) |
|
![]() |
“Itzela tire orrek, ori bai pasadisu, emen etze baten egonitzen ni kridxedu te, neuk esanotzen usabari, ene! orrek a bedxe agoatik odoletan dau, ba orrek bedxek usena, ba eukidxen miñen aspidxen pegeta, ta ya ixen san a, ser esangotzu pa? au nire atzamarra lodidxau asko bere, eta beteta odolagas egon san, ta miñen aspidxen eukidxen engantxeta, sartu egur bet agoan eta arranketzen tenasakas oratu te arranketzen usena” - (Itzelak dira horiek, hori bai pasadizua, hemen etze baten egon nintzen ni kriadu eta, neuk esan nion uzabari, ene! behi horrek ahotik odoletan dago, ba behi horrek izaina, ba eduki zuen mihinaren azpian inkatuta, eta ja izan zen, zer esango dizut ba? hau nire atzamarra lodiagoa asko ere, eta beteta odolagaz egon zen, eta mihinaren azpian eduki zuen engantxatuta, sartu egur bat ahoan eta arrankatu zion tenazakaz oratu eta arrankatu zion izaina) |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
15.4. ARRAINAK
"Angulek beti egon in dire, angulek errekan es, an, maria, allege bear deu, itxosokoa allege bear deu, itxosokoa allegetan dan lekuen, an, molle punten, lenau eskillerak egote sien bajetako ta ara, ayek eskillerak kuxuten ta imintxe san jentie" - (Angulak beti egon egin dira, angulak errekan ez, han, marea, ailegatu behar du, itsasokoak aileagtu behar du, itsasokoa ailegatzen den lekuan, han, moila puntan, lehenago eskilarak egoten ziren bajatzeko eta hara, haiek eskilarak hartzen eta ipintzen zen jendea) |
"Gero a, ganeti ibiltxe san arrastrie esaten dxakona be bai, pretrie ganeti nobera dala, sokiegas ta be bai, olan kuiste siren angulek" - (Gero, gainetik ibeltzen zen arrastrea esaten zaiona ere bai, petrea gainetik norbera dela, sokagaz eta ere bai, holan hartzen ziren angulak) |
|
![]() |
“Sardaña sein txitxarroa sein besegue sein lebatza sein dana, askor askor askor aonetara, eta danak, danak atie dxota, ta erosi, ta posik, olan etzera be datorrena, nopera dxoan biarrien a, peskaderire, ba atera etortie, ta ademas egun beretakoa, peskaderikoa, jangoikoa taki noskoa!” - (Sardina zein txitxarroa zein besegua zein lebatza zein dena, hazkor hazkor hazkor haonetara, eta denak denak atea jota, eta erosi, eta pozik, holan etxera ere datorrena, norbera joan beharrean, arraindegira, ba atera etortzea, eta gainera egun beratakoa, arraindegikoa jangoikoak daki noizkoa!) [Bermeoko sardina saltzaileen gainerako dabil] |
"Kañaberiegas iños pase dxat niri Andiñon a, Andiñon, ordun kuxu itxe neuen asko, asko kuiste san, bota ordureko lulek eta, karraspidxoak esaten dxaken orrek, ta atxa bere akabuen serratu, uger urten bear, atxa pere neuri be tapeu iñ osten ta" - (Kainaberagaz inoiz pasatu zait niri Andiñon, Andiñon, orduan hartu egiten nuen asko, asko hartzen zen, bota ordurako lulak eta, karraspioak esaten zitzaien horiek, eta haitza bere azkenean itxi, uger irten behar, haitzak ere neu ere tapatu egin ninduen eta) |
"Lulek eta karraspidxoak eta durdo ta, amarrotzak" - (Lulak eta karraspioak eta durdoa eta, amarratzak) [hauek izan dira antza gehien harrapatzen izan diren arrainak eta itsaskiak] |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
15.5. ITSASKIAK
|
![]() |
“Bi edo egote siren lapak koxuten, lapak batuten seitxusen, bi edo iru” - (Bi edo egoten ziren lapak hartzen, lapak batzen zituzten, bi edo hiru) |
"Bueno platuse aulau sabal sabal bat ixeten da, sabal bat platuse" - (Beno platusa haolako zabal zabal bat izaten da, zabal bat platusa) |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
15.6. INTSEKTUAK
“Orrek tiretute estire kendu bear, burue lotzien da barruen, ostien kentzien badosu bere kuriso kendu bear dosu erara beren erara, es golpien, se an lotzien da, burue lotzien da barruen ta ak infestan deu” - (Horiek tiratuta ez dira kendu behar, burua lotzen da barruan, ostean kentzen baduzu ere kontuz kendu behar duzu beraren erara, ez golpean, ze han lotzen da, burua lotzen da barruan eta hark zoltzen du) |
"Mamarro gorritxu antzeko lusetxue da ori, artesidxek alan atzien dekos alau bi, aginke itxen dxok ayekas, aixekas" - (Mamarro gorritxo antzeko luzetxoa da hori, artaziak halan atzean dauzka halako bi haginka egiten dik haiekaz, haiexekaz) |
|
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |