Aurrekoa
Elikadura
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa
ELIKADURA

    Elikaduraren gaineko atal hau banatzeko jatorduak, jatekoak, ogia eta edariak deritzen azpiatalak egin ditugu.
 
JATORDUAK
JATEKOAK
OGIA
-
EDARIAK
-
 

3.1. JATORDUAK

 
“Bakidxo bai ixen san, San Migelerartien ixen san Bakidxo, gero Mungidxekoak, munarridxek sartzien etorri siren, Mungidxeko ayuntamentue ta Bakidxoko ayuntamentue, ta Mungidxeko ayuntementukoak etor siren kantara erdi ardaua ta amakatakoagas, lelau, eta Sumitxan lotu bierrien onaño etorri, ta Bakidxokoak emen topeurien, emen pareu, edan ardaua eta amakatakoa iñ, ta oin bertan munarridxek satukous!” - (Bakio bai izan zen, San Migelerartean izan zen Bakio, gero Mungiakoak, munarriak sartzen etorri ziren, Mungiako udala eta Bakioko udala, eta Mungiako udalekoak etorri ziren kantara erdi ardaua eta hamaiketakoagaz, lehenago, eta Sumintxan lotu beharrean honaino etorri, eta Bakiokoek hemen topatu zuten, hemen paratu, edan ardaua eta hamaiketakoa egin, eta orain bertan munarriak sartuko ditugu!) 
   
Aurrekoa
Elikadura
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa
 
 

 

3.2. JATEKOAK

 
"Gari uruneas eitxe sana, gure etzien esaten dxaken, aidxe, arroskoletxien estillora, gari uruneas ta esnias eintxe, alan biguntxu, aidxe, ogirik esanien oten, or ba, ni ixenas ba gerrien osteko, ogirik esan oten, eta aidxegas, eitxe seitxusen amak aratostietan, edo kandelaridxoatan, tostadak ogirik es, tostadak eitxeko a, ta iños taloagas be in txus orreas talo otzagas baye esta ona, se esteu a, esnie imiñi bear dales tostadak eitxeko ba asukerias ta kanela paluas, eta a esnie txupeu esteu itxen talo otzak, ta estako barrutik gustu ona lotzien ta itxe seuen aidxe, ta aidxegas eitxe seitxusen olan, aidxe otzitxu, bota arroskoletxien modun olau fuente batera, ta otzitxu ta olan ba, gogortxu lotzie san, andik a satitxuek eiñ, olan aplasteu, eta arek eitxe seitxusen, ori aidxe itxe seuen, enjeneral, ure ta esnie erdidxe dauela erdis erdi, ta gari urune, suridxegas eta asukera apurtxu beteas eta gero ayek eitxe seitxusen aplasteu te ayek satitxuek eta arrutzetan a, arrutzie iribidxe ta arrutzetan busti, eta gero prijidu ta gero asukerie bota, aidxeasko tostadak" - (Gari irinagaz egiten zena, gure etxean esaten zitzaion, ahiea, arrozesnearen antzera, gari irinagaz eta esneagaz eginda, halan biguntxoa, ahiea, ogirik ez zenean egoten, hor ba, ni izan naiz ba gerlaren ostekoa, ogirik ez zen egoten, eta ahiegaz, egiten zituen amak aratusteetan, edo kandelarioetan, tostadak ogirik ez, tostadak egiteko, eta inoiz taloagaz ere egin ditu, horregaz talo hotzagaz baina ez da ona, ze ez du, esnea ipini behar den lez tostadak egiteko ba azukeragaz eta kanela makilagaz, eta hura esnea txupatu ez du egiten talo hotzak, eta ez zaio barrutik gustu ona lotzen eta egiten zuen ahiea, eta ahiegaz egiten zituen holan, ahiea hotzitu, bota arroz esnearen moduan holako erretailu batera, eta hotzitu eta holan ba, gogortxo lotzen zen, handik zatitxoak egin, holan zapartu, eta haiek egiten zituen, hori ahiea egiten zuen, gehienetan, ura eta esnea erdia dagoela erdiz erdi, eta gari irina, zuriagaz eta azukera apurtxo bategaz eta gero haiek egiten zituen zapartu eta haiek zatitxoak eta arraultzetan, arraultze irabiatu eta arraultzetan busti eta gero prijitu eta gero azukera bota, ahieagazko tostadak) 
   
“Sardiñerak etorte siren, se arrañe buruen deuela etorte sien, Bermiotik Bakidxoara, asko, alkarren atzien etor sien bi edo iru te, fulena pase da? bai txe, ta arrañe freskue ekarte seuren gero ayek” - (Sardinerak etortzen ziren, ze arraina buruan duela etortzen ziren, Bermeotik Bakiora, asko, elkarren atzean etorri ziren bi edo hiru eta, urlia pasatu da? Bai eta, eta arraina freskoa ekartzen zuten gero haiek) 
   
“Emoten deu euneko berrogetamar, berrogetamar dire gastukoak bakarrik, berrogetamar peseta gastesus berrogetamar emon tzus, esebes ori in bear da kendu, ta ordun datos asalmiek, asalmie asten da, edo kaskara bigune, ikusiko dosus etzien bere igual, arrutzek eta ras! botaten dosu eta ure, ure asko dekona arrutzek euki bear deu kaskarie gogorra, a da arrutzi ona ta arrutzi onena da, estra, superra ya andidxeidxe da, askok dxaten du begidxekas, arrutze andidxe, arrutze andidxe beño obeto da, ori superra edo primerie, ori de onena, ta kaskarie euki deidxela gogorra, eta arrutzie lotu ditxela, es sabaldu, arrutzie estitxela sabaldu flanan itxurera, geldi geldi lotu ditxela an, pillotxuen, a da arrutzi ona, es arrutzie a sabalduten dana, a da sero, a da ya ollo sarrak itxen deuena, ya kantzeta dau” - (Emoten du euheko berrogeta hamar, berrogeta hamar dira gastukoak bakarrik, berrogeta hamar pezeta gastatu dituzu berrogeta hamar emon dizkizu, ezer ere ez hori egin behar da kendu, eta orduan datoz azal-meheak, azal-mehea hasten da, edo koskola biguna, ikusiko dituzu etxean ere igual, arraultzak eta ras! botatzen duzu eta ura, ura asko daukana arraultzak eduki behar du koskola gogorra, hura da arraultza ona eta arraultza onena da, estra, superra ja handiegia da, askok jaten dugu begiakaz, arraultza handia, arraultza handia baino hobeto da, hori superra edo lehena, hori da onena, eta koskola eduki dezala gogorra, eta arraultza lotu dadila, ez zabaldu, arraultza ez dadila zabal flanaren itxurara, geldi geldi lotu dadila han, pilotxoan, hura da arraultza ona, ez arraultza hura zabaltzen dena, hura da zero, hura da ja oilo zaharrak egiten duena, ja nekatuta dago) 
   
“Buskentzak inyoas ardi odolagas baye koipie bear deure, txarridxena apur bet se ostien sebuak gustu txarra emoten dotzo” - (Buzkantzak egin ditut ardi odolagaz baina koipea behar dute, txerriarena apur bat ze ostean bilgorrak gustu txarra emoten dio) 
   
"Bueno ori dungulue morokillen estillora, oiñ esaten dana papillie, dungulue morokille arto uruneas eitxe sana dungulue, dungulue" - (Beno hori dungulua morokilaren antzera, orain esaten dena papila, dungulua morokila arto irinagaz egiten zena dungulua, dungulua) 
   
“Gero segun semet kantidede dauen, ikusten sunien liarra artu deuela, a ganetxue garbitxu bear dxako eskutxueas, kuriso kuriso eskutxueas garbitxu bear dxako ta kendu, ta gero apurtu, eta itxi bertan, urtxue urtetan asi ditxen eta gero gastaye itxen asi” - (Gero segun senbat kantidade dagoen, ikusten duzunean legarra hartu duela, gainetxo hura garbitu behar zaio eskutxoagaz, kontuz kontuz eskutxoagaz garbitu behar zaio eta kendu, eta gero apurtu, eta utzi bertan, urtxoa irteten has dadin eta gero gaztaia egiten hasi) 
   
“Intxursaltzie, nik entzun dot, leku askotan, baye nik itxen doten modure ayek esteure itxen” - (Intxaur saltsa, nik entzun dot, leku askotan, baina nik egiten dudan modura haiek ez dute egiten) 
 
“Intxur saltzie itxen dot nik, intxur saltzie itxen dot nik, intxaurre suritxu edo, suritxu ta onek itxen txus, garbi-garbi in ber dire aik, txikerra, serik e, sera astillek eseberes, se ostantzien agintan lotzen die gero, ta onek oin ser baten pasetan txus” - (Intxaur saltsa egiten dut nik, intxaur saltsa egiten dut nik, intxaurra zuritu edo, zuritu eta honek egiten ditu, garbi-garbi egin behar dira haiek, txikarra, zerik, zera zozpalak ezer ere ez, ze osterantzean haginetan lotzen dira gero, eta honek zer baten pasatzen ditu) 
“Ta ondo, garan, garan, garan, garan garan itxen txus, ta nik imintxen dot ure, suten, berakatzak buru bi edo iru te oridxo apur bet, agiñek, ba berakatzak ta gero aik egosten dienien kanelie bere bai ta asukerie, ta aik egosten dienien kanelie ta berakatzak kanpora atara” - (Eta ondo, garan, garan, garan, garan garan egiten ditu, eta nik ipintzen dut ura, sutan, berakatzak buru bi edo hiru eta orio apur bat, haginak, ba berakatzak eta gero haiek egosten direnean kanela ere bai eta azukerea, eta haiek egosten direnean kanela eta berakatzak kanpora atera) 
“Ba baye esebes estzet, esniek suritxu itxen deu, ta a intxaurrek pare ber deu txokolatien kolorien, a intxur saltzie, baye egun erdi, egurdidxen edo amarrak ingeruen edo amakak ingeruen in ber su, ta aik eta illunderartien egosten euki ber su a” - (Ba baina ezer ere ez ez diot, esneak zuritu egiten du, eta intxaur hark paratu behar du txokolatearen kolorean, intxaur saltsa hura, baina egun erdi, eguerdian edo hamarrak inguruan edo hamaikak inguruan egin behar duzu, eta harik eta ilunderartean egosten eduki behar duzu hura) 
“Ta intxur saltziek euki ber deu txokolatien a, kolorie, baye denpora askoan in ber da ya” - (Eta intxaur saltsak eduki behar du txokolatearen, kolorea, baina denbora askoan egin behar da ja) 
   
“Madari saltzie itxen da ba, ardau barik e! ardau barik egosi bear die, ardauas... asukere asko ta kanelie eta egosi, ta ak, kolore artu bear deu, ardauen kolorie madaridxek, ostantzien aik madaridxek estire egosi, gorri gorri gorri gorri, ardau barik ardauen kolorien, baye, aik e, asko egosi, es butanoan txapa ganien egosten egosten, a da madari saltzie” - (Madari saltsa egiten da ba, ardau barik e! ardau barik egosi behar dire, ardauagaz... azukera asko eta kanela eta egosi, eta hark, kolore hartu behar du, ardauaren kolorea madariak, osterantzean haiek madariak ez dira egosi, gorri gorri gorri gorri, ardau barik ardoaren kolorean, baina, haiek, asko egosi, ez butanoan txapa gainean egosten egosten, hura da madari saltsa) 
   
“Oridxo asie, dxaten du guk sarritxen atzo da ariñeun dxan du, gebon sarrien ta gebon egunien, gabonatan bai egun señaladuetan, ta kapoye, ollarra etzekoa, ta besegue be bai, oiñ ya ori lujue da, eta se ixete san? txarri patak eta, a bai! txarri, txarri patak eta belarridxek, saltzan imintxe” - (Orio aza, jaten dugu guk sarritan atzo eta harenegun jan dugu, gabon zaharrean eta gabon egunean, gabonatan bai egun jakinetan, eta kapoia, oilarra etxekoa, eta besegua ere bai, orain ja hori luxua da, eta zer izaten zen? txerri hankak eta, a bai! txerri, txerri hankak eta belarriak, saltsan ipinita) 
   
“Olloa emoten doskun amak guri, ollo saldie, ta olloa dxate seurien eurek, ta saldieas koitxedak oten giñen goses guri estoskuen emoten, sortzi egun artien dxatekorik, estoskuen emoten pentzeixu, bai egidxe da ori, egidxe da, oiñ inyabak eta emoten tzies a, partoan ostien andrari, baye guri estoskuen emoten, ta gero debil oten giñen koitxedak, ongo eskara ba! estala dxaten emoten ta edaririk bestoskuen... emoten doskun kinado edo ori, San Blas edo, edaridxe, odola itxeko” - (Oiloa emoten zigun amak guri, oilo salda, eta oiloa jaten zuten eurek, eta saldagaz koitadak egoten ginen gosez guri ez ziguten emoten, zortzi egun artean jatekorik, ez ziguten emoten pentsa ezazu, bai egia da hori, egia da, orain indabak eta emoten dizkiete, erditzearen ostean andreei, baina guri ez ziguten emoten, eta gero makal egoten ginen koitadak, egongo ez gara ba! ez dela jaten emoten eta edaririk ere ez ziguten... emoten zigun kinatua edo hori, San Blas edo, edaria, odola egiteko) 
   
“Ta urte gustidxen txarridxe, txarridxe il txe urte gustidxen, sesiñe be bai, ta gatzetan sartze san beti, ta gero atara gatzetatik, ta kañubera bat imiñi txe mimenakas in sulotxue ta mimenen, ta illedan imintxe sien, sesiñe” - (Eta urte guztian txerria, txerria hil eta urte guztian, zezina ere bai, eta gatzetan sartzen zen beti, eta gero atera gatzetatik, eta kainubera bat ipini eta mimenakaz egin zulotxoa eta mimenean, eta iladan ipintzen ziren, zezina) 
   
“Kandelaridxo egunien tostadak, senbegure tostada” - (Kandelario egunean tostadak, zenbatgura tostada) 
   
“Urdaidxe bere metroagas, lenau semet eta urdai lodidxau gurau, eta metroa an imintxe, ene onek amar sentimetro onek sortzi dekos, eta batak bestieri erronkak a, itzelak, lenau, lenau, oin semet eta gitxiau gurau deurie” - (Urdaia ere metroagaz, lehenago zenbat eta urdai lodiagoa gurago, eta metroa han ipinita, ene honek hamar zentimetro honek zortzi dauzka, eta batak besteari erronkak a, itzelak, lehenago, lehenago, orain zenbat eta gutxiago gurago dute) 
 

Aurrekoa
Elikadura
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa
 

 

3.3. OGIA

 
"Ba ta ori euspeko sorgiñeri gure amak, ba lantzien beiñien ba aulan geuse, dxadxe itxeko moduen ero itxe tzon amasan txorixoa sartu, amasan txorixoa sartu te ori gero euspeko sorgiñe an erre, eta andik euspeko sorgiñe atara andik eta dana otzitxu otzitxu in beño lelatxuau, ori epel, epel dauela beragas euspeko sorgiñeas nasten da txorixoa, a ote san goso!" - (Ba eta hori hauspeko sorginari gure amak, ba lantzean behinean ba halan gauza, jaia egiteko moduan edo egiten zion amasan txorizoa sartu, amasan txorizoa sartu eta hori gero hauspeko sorgina han erre, eta handik hauspeko sorgina atera handik eta dena hotzitu hotzitu egin baino lehentxoago, hori epel, epel dagoela beragaz hauspeko sorginagaz nahasten da txorizoa, hura egoten zen gozo!) 
"Euspeko sorgiñe ero suteko artoa, ero labako artoa, laban errekoa ero suteko artoa ero taloa, talo burdiñien eiñekoa, ta aori suteko artoa ori, eta ipuin moduen ero euspeko sorgiñe" - (Hauspeko sorgina edo suteko artoa, edo labeko artoa, labean errekoa edo suteko artoa edo taloa, talo burdinean eginekoa, eta hori suteko artoa hori, eta ipuin moduan edo hauspeko sorgina) 
"Esate baterako, ba labasue itxeko, ba oten basan ero, ori erregarridxe, labarako egurre ero egon es, ero gari urune gitxi euki labarako, ta eukitxen basendun kilo bi ero iru bakarrik arek amaseu, ta esan doten modun bardiñ bardiñ eiñ a, ogidxek, eta bekosue ote san, aspidxen losie, arri losien ganien eitxen, ta an eukitxen sendun ba egur sikueas ba sue, su bixitxue itxen, a ogidxe listo dekosunien, ogi bat, bat baye bera oidalautxue olan, iñ a brasie, alboratu, eutze garbitxu, eutze danak kendu ondo, ara bota, ara losien ganera bota a ogidxe eta kasulie lurreskoa, ganien imiñi, ta gero kasulien ganera brasie, brasie bota, sugarra asko barik brasa bixitxu, ta arridxe tekon berotasune ta ganeko kasulie lurresko ixete san, an erreta san ogidxe, eta itxe san ori, geuse bardiñe itxe san, artoagas be bai, ta airi artoari, esate tzien esate tzien, ba euspeko sorgiñe, euspeko sorgiñe se eutzen aspidxen, brasien aspidxen eitxe san artoa ixete san, ta euspeko sorgiñe ero suteko artoa" - (Esate baterako, ba labasua egiteko, ba egoten bazen edo, hori erregarria, laberako egurre edo egon ez, edo gari irina gutxi eduki laberako, eta edukitzen bazenuen kilo bi edo hiru bakarrik haiek amasatu, eta esan dudan moduan berdin berdin egin, ogiak, eta behekosua egoten zen, azpiak losa, harri losaren gainean egiten, eta han edukitzen zenuen ba egur sikuagaz ba sua, su bizitxoa egiten, ogi hura prest daukazunean, ogi bat, bat baina bera oidalakotxoa holan, egin txingar hura, alboratu, hautsa garbitu, hautsak denak kendu ondo, hara bota, hara losaren gainera bota ogi hura eta kazola lurrezkoa, gainean ipini, eta gero kazolaren gainera txingarra, txingarra bota, sugar asko barik txingar bizitxoa, eta harriak daukan berotasuna eta gaineko kazola lurrezkoa izaten zen, han erretzen zen ogia, eta egiten zen hori, gauza bardina egiten zen, artoagaz ere bai, eta arto hari, esaten zioten esaten zioten, ba hauspeko sorgina, hauspeko sorgina ze hautsen azpian, txingarren azpian egiten zen artoa izaten zen, eta hauspeko sorgina edo suteko artoa) 
   
“Flamitxie da sabal sabal sabala, ogi biribil sabal sabala, istu istue, ta oridxo be bai, ta gero itxen tzesan amak kurtziek kutxilloagas, ta gero titerien punteas suloak itxen tzesan danien, ta aixe san flamitxie ta gero arrotze gorringoa itxen tzen ganetik ta gero laban sartu” - (Pamitxea da zabal zabal zabala, ogi biribil zabal zabala, estu estua, eta orio ere bai, eta gero egiten zizkion amak kurtzeak kutxiloagaz, eta gero ditarearen puntagaz zuloak egiten zizkion denean, eta huraxe zen pamitxea eta gero arraultza gorringoa egiten zion gainetik eta gero labean sartu) 
   
“Ogidxe bille dxoan, ta kuskurre dxanta es etorri pekatue da ta” (Ogia bila joan, eta kuzkurra janda ez etorri bekatua da eta) 
   
"Gurien etxaken eser botaten, amak eitxe seuen artoan amasie, normal errotatik eroanta artoa, ba beti ote sien ba ondo eidxokoak ero apur bet latzao eidxokoak, baye ondo eidxoko artoa en jeneral gusteta san leku gustidxetan eta amaseu, ta arek, arek opillek eiñ, bolatxuek, pareta san a labien ondoan, aitxe beran paletias ta imintxe tzon aolan a, balde baten ero eukitxe seuen, palankana baten eukitxe seuen a, aik bolatxuek, imintxe tzon aolan, urun apurtxu bet bota, aolan bota ganera ta a bolatxue imintxe tzon emen ganien, ta aitxek olan laba barruen olan a, dza! botate seuen ta, plastaso bat emote tzon ganien, paletias" - (Gurean ez zitzaion ezer botatzen, amak egiten zuen artoaren amasa, normal errotatik eroanda artoa, ba beti egoten ziren ba ondo ehokoak edo apur bat latzago ehokoak, baina ondo ehoko artoa gehienetan gustatzen zen leku guztietan eta amasatu, eta haiek, haiek opilak egin, bolatxoak, paratzen zen hura labearen ondoan, aita beraren paletagaz eta ipintzen zion holan, balde baten edo edukitzen zuen, palankana baten edukitzen zuen, haiek bolatxoak, ipintzen zion holan, irin apurtxo bat bota, holan bota gainera eta hura bolatxoa ipintzen zion hemen gainean, eta aitak holan labearen barruan holan, dza! botatzen zuen eta, kolpe bat ematen zion gainean, paleteagaz) 
"Eta labako artoa, labako artoa itxe san itxesanien labasue, artaburuek siketuteko, ba garbitxu labie len esan tzuten moduen ta lelengo labako artoak, alau bolak bolatxuek eiñ, eta paletan, labara bota olan plast, plast eta bertan botate sunien, paletie burdiñeskoa ta egurresko astieas ta, paletie sabalan ganetik pla! dxo bertan sabaldu, airi ordun eitxen dxakesan olau biribil lotu bierrien olan, aolan a, apurtute olan agiñek agiñek lotzien dxakiesan, ta an estai pa semet miñutu ixete san euki ba koloretik eitxe seren ba gurien etzien aitxek koloretik ta auntxe badaus te atara, ta aik kuskurtxuek aik apurtukoak, arek gosoak ixete sien, esnias ta sopak eintxe an freskotan dxateko, aik kuskurtxuek, se olan biribil-biribil esan eoten, a paletias dxokeran ganetik pla! dxokeran karo! aolan a, agiñek urteta tzien" - (Eta labeko artoa, labeko artoa egiten zen egiten zenean labasua, artaburuak sikatzeko, ba garbitu labea lehen esan dizudan moduan eta lehenengo labeko artoak, halako bolak bolatxoak egin eta paletan, labera bota holan plast, plast eta bertan botatzen duzunean, paleta burdinazkoa eta egurrezko astagaz eta, paleta zabalaren gainean pla! jo bertan zabaldu, hari orduan egiten zitzaizkion holako beribil lotu beharrean holan, holan, apurtuta holan haginak haginak lotzen zitzaizkien, eta han ez dakit ba zenbat minutu izaten zen eduki ba koloretik egiten zuten ba gurean etxean aitak koloretik eta oraintxe badagoz eta atara, eta haiek kuzkurtxoak haiek apurtukoak, haiek gozoak izaten ziren, esneagaz eta zopak eginda han freskotan jateko, haiek kuzkurtxoak, ze holan biribil biribil ez zen egoten, hura paletagaz jokeran gainetik pla! jokeran jakina! holan, haginek irteten zioten) 
   
"Ogidxe itxe seuen, ba labie imiñi prest kasik, berotute, ta gero aguantetan euki, lantzien a, egurtxu bet ero sartu te aguantetan, aguantetan, aguantetan euki eta eitxe seuen a ogidxe, ogi urune amaseu, lebadurias, lebadurie ixete san, ba egun bi lelau iñeko amasie ero egun bet lelau iñekoa, ia garrastute, esaten da erderas fermenteu, garrastute, aretariko sati beteas, eitxe san amasie gero, a lebadure naturela, dxagitxeko, dxagi aori! ori berbie dxagi, ese oiñ esaten da dxagi esan ta askok estaki ser dan, baye esaten da altzeu es dxagi, ogidxe dxagi, eitxe san amasie, amasie iñ, eta eiñ ogidxek, biribiltxuek ixete sien en jeneral lusiek ero, imintxe tzien olan ol baten ganien ero, aspitxik ixera bat ero, eta ganetik tapeute, berotan, ur epel apurtxu beteas amaseu, ta gatzagas ta amaseu te, eta an imiñi, ta gero lantzien beiñ aditxu, ta atzamarragas ukutu, eta ixen bear ixete seuen, goreño altzeute dauenien laban sartukeran bajeu itxe san a ogidxe, a txarto dau ya lar altzeute, lar dxagitxe, ta oniño datorrela, gora datorrela, bueno ointxe dau, garbitxu labie ta labara sartu, te ordun eitxe san ogidxe, dxagitxie akabu, labako berotasunegas, ta ogidxe a ixete san apatza" - (Ogia egiten zuen, ba labea ipini prest kasik, berotuta, eta gero eusten eduki, lantzean, egurtxo bat edo sartu eta eusten, eusten, eusten eduki eta egiten zuen hura ogia, ogi irina amasatu, legameagaz, legamea izaten zen, ba egun bi lehenago egineko amasa edo egun bat lehenago eginekoa, ia garraztuta, esaten da erdaraz fermentatu, garraztuta, haretariko zati bategaz, egiten zen amasea gero, hura legame naturala, jagitzeko, jagi haori! hori berba jagi, eze orain esaten da jagi esan eta askok ez daki zer den, baina esaten da altxatu ez jagi, ogia jagi, egiten zen amasea, amasea egin, eta egin ogiak, biribiltxoak izaten ziren gehienetan luzeak edo, ipintzen zion holan ol baten gainean edo, azpitik izara bat edo, eta gainetik tapatuta, berotan, ur epel apurtxo bategaz amasatu, eta gatzagaz eta amasatu eta, eta han ipini, eta gero lantzean behin aditu, eta atzamarragaz ikutu, eta izan behar izaten zuen, goraino altxatuta dagoenean labean sartukeran bajatu egiten zen hura ogia, hura txarto dago lar altxatuta, lar jagita, eta ondino datorrela, gora datorrela, beno oraintxe dago, garbitu labea eta labera sartu, eta orduan egiten zen ogia, jagitzea amaitu, labeko berotasunagaz, eta ogia hura izaten zen apatza) 
"Oin gure amak esate seuen ba, triperako gogortxue tirela, ogidxe dala, ogidxe daueles a, laban ta, egositxe daueles, obie dala" - (Orain gure amak esaten zuen ba, triperako gogortxoak direla, ogia dela, ogia dagoen lez, labean eta, egosita dagoen lez, hobea dela) 
   
“Emen lagune iltxe sanien, entierrue egote sanien, ba asto bete ogi ekarte seuen a, panaderuek, da emoten seuen opil bakotxa, lagun bakotxari, erresaridxoa erreseu an elespien, ta gero etzera, etzera gero” - (Hemen laguna hiltzen zenean, entierroa egoten zenean, ba asto bete ogi ekartzen zuen, oikinak, eta ematen zuen opil bakoitza, lagun bakoitzari, errosarioa errezatu han elizpean, eta gero etxera, etxera gero) 
   
"Bai ori nire etzien eitxe san, sobreta san taloak, ba an gordeta sien, urrengo egunien bakotxari beren katilluek, katillu andidxek sopa txateko ero talo ta esnie dxateko lenau ote sien, katillu anditxuek, aitan, satitxu te imiñi, esne beroa bota airi, esne beroas ondo betetu, ta eitxe seuen esnie txupeu itxe seuen ak artoak talo otza, eta a goso dxan bigun bigun dxate san gero" - (Bai hori nire etxean egiten zen, sobratzen zen taloak, ba han gordetzen ziren, hurrengo egunean bakoitzari beraren katiluak, katilu handiak zopak jateko edo talo eta esnea jateko lehenago egiten ziren katilu handitxoak, haietan, zatitu eta ipini, esne beroa bota haiei, esne beroagaz ondo bete, eta egiten zuen esnea xurgatu egiten zuen hark artoak talo hotza, eta hura gozo jan bigun bigun jaten zen gero) 
   

Aurrekoa
Elikadura
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa
 
 
 

3.4. EDARIAK

 
Aurrekoa
Elikadura
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa