Aurrekoa
Gizartea
Jarduerak
Aurkibidea
Hurrengoa
GIZARTEA

    Gizarteari buruzko atal honetako lexikoa merkatua eta dirua, neurriak, hartuemonak, jaiegunak, musika eta kirola izeneko azpigaietan bananduta ematen dugu. Azkenean, jaso ditugun jai kantu batzuk ere aurkeztuko dira.
 
 
MERKATUA - DIRUA
NEURRIAK
HARTUEMONAK
MUSIKA ETA KIROLA
JAIEGUNAK
KANTUAK

 

19.1. MERKATUA-DIRUA

 
“gure denporien dirue koixtesan aputxu bet" - (gure denboran dirua hartzen zen apurtxo bat)
“airi kargeu, diru apur bet gedxau, bestientzat euki deidxen, se bateri emoneskero dana esin ixete san ta kargeu itxen dxaken ara eskoduten dana, etzera porrejenplo, ta ak gero beste nebarrebari emon bear ixeten ixen tzien, dirue, dirue en jeneral" - (hari kargatu, diru apur bat gehiago, besteentzat eduki dezan, ze bati emanez gero dena ezin izaten zen eta kargatu egiten zitzaion hara ezkontzen dena, etxera esate baterako, eta hark gero beste nebarrebei emon behar izaten izen zien, dirua, dirua gehienetan)
   
“errematien botate siren onek ganaduek igual, ba anka bat apurtu, edo itxe serenak, mataderora bota bearrien, geur egunien mataderora botaten dire ta listo, ta ordun itxe san errematien bota se asko ote siren gure derenak a okelie gure derenak, gure aitxek eseuen gure ixeten orretariko ganadue debalde ekarritxe beres, guk sesiñe itxen du, urtearo e! gure osabiek, gure aitxen koñetuek eta bidxek, erdi bana itxe seren beti urte gustietan, baye a aitxek esate seuen esteuela gure, ta lantzien leku beten igual bei bet, makaldu, edo sagar bateas itxo igual, itxe sien eta orretarikoak errematien botate sien ta geidxen emoten deuenera" - (errematan botatzen ziren ganadu hauek igual, ba hanka bat apurtu, edo egiten zutenak, hiltegira bota beharrean, gaur egunean hiltegira botatzen dira eta listo, eta orduan egiten zen errematan bota ze asko egoten ziren gura dutenak okela hura gura dutenak, gure aitak ez zuen gure izaten horretariko ganadua dohan ekarrita ere ez, guk zezina egiten dugu, urtero e! gure osabak, gure aitaren koinatuak eta biek, erdi bana egiten zuten beti urte guztietan baina hura aitak esaten zuen ez duela gura, eta lantzean leku baten igual behi bat, makaldu, edo sagar bategaz ito igual, egiten ziren eta horietarikoak errematan botatzen ziren eta gehien emoten duenera)
   
“ori ardidxe ankatatik koxu te gero eskatuten dotzona, bost errieleko bat eskatuten dotzo abadiek ori kentzeko ori penitentzidxe, kastigu moduen eta andik berjien kanpotik emon gure dotzos Fernandok ayek bost errielak, ta abadiek diñotzo ortik es bestetik bestetik, ortik esin yot koxu te, neu pere al ixen baneuen koxuko neuen baye esin koxu ixen dot, ankatatik oratute euki deu, bera pere an berjan ardidxe baye esin paseu ixen seuen, ta orrek askotan konteta seitxun" - (hori ardia hanketatik hartu eta gero eskatzen diona, bost errealeko bat eskatzen dio abadeak hori kentzeko hori penitentzia, zigor moduan eta handik berjaren kanpotik emon gura dizkio Fernandok haiek bost errealak, eta abadeak dinotso hortik ez bestetik, bestetik, hortik ezin dut hartu eta, neuk ere ahal izan banuen hartuko nuen baina ezin hartu izan dot, hanketatik oratuta eduki du, berak ere han berjan ardia baina ezin pasatu izan zuen, eta horiek askotan kontatzen zituen) 
   
“nik oiñ esin dot iñora urten, eta gure aitxe emetik oñes edosein lekure, batien feridxe Bermion, len, oiñ esta feririk itxen Bermion, feridxe Bermion, Bermioko ferire, Mungidxeko feridxe, Mungidxekora, Sorrotzera, lenau Sorrotzen egote san feridxe oin Loyun dauena Sorrotzen ixete san, danatara orrek oñes" - (nik orain ezin dut inora irten, eta gure aita hemendik oinez edozein lekutara, batean azoka Bermeon lehen, orain ez da azokarik egiten Bermeon, azoka Bermeon, Bermeoko azokara, Mungiako azoka, Mungiakora, Zorrotzara, lehenago Zorrotzan egoten zen azoka orain Loiun dagoena Zorrotzan izaten zen, denetara horiek oinez)
“gero angoa ekar seren Loyure baye Loyuk esteko ango konparasiñori peresteko, Sorrotze ixen san mundu erdidxe konpareute Mungidxe eta Loyuges, geur egunien Sorrotze moduko feririk emen ingeruen esta iñ" - (gero hangoa ekarri zuten Loiura baina Loiuk ez dauka hango konparaziorik ere ez dauka, Zorrotza izan zen mundu erdia alderatuta Mungia eta Loiugaz, gaur egunean Zorrotza moduko azokarik hemen inguruan ez da egin) 
   
“bueltan emoten dostie igual dendan a, or pesetak eta, orrek suretzako gorde!" - (bueltan emoten didate igual dendan, hor pezetak eta, horiek zuretzat gorde!)
   
Aurrekoa
Gizartea
Jarduerak
Aurkibidea
Hurrengoa
19.2. NEURRIAK  
“gure osabiek, gure aitxen koñetuek eta bidxek, erdi bana itxe seren beti urte gustietan" - (gure osabak, gure aitaren koinatuak eta biek, erdi bana egiten zuten beti urte guztietan) 
 
  • erraldie: erraldea, bost kiloko pisua 
  • eskutedie: eskutada 
  • giselana: gizelana, honek 380 metro karratu dauka 
  • imiñie: imina 
  • kanie: kana, ehunan neurtzeko neurria 
  • kantidedie: kantidadea 
  • kargie: zama 
  • kiloa: kiloa 
  • kilometroa: kilometroa 
  • kintxela: kintala 
  • kollarakadie: koilarakada 
  • kuartillu erdidxe: kuartilu erdia 
  • kuartillue: kuartilua 
  • librie: libera 
  • lodidxerie: lodiera 
  • luserie: luzeera 
  • meidie: neurria 
  • metroa: metroa 
  • neurri kordela: neurri-kordela, ganadua neurtzen hasi baino lehen kurutzea egiten zitzaion ganaduari neurri-kordelaz eta mosu ematen zitzaion. 
 
“neurri kordela koxu, ta olan iñ ididxeri edo bedxeri kurtzie, eta mosu emoteotzien airi kordelari" - (neurri kordela hartu, eta holan egin idiari edo behiari kurtzea, eta mosua emoten zioten kordel hari)
   
“bai, ta selemiñe, selemiñe be bai meidie" - (bai, eta zelemina, zelemina bere bai neurria)
“bai berak selemiñek gurien euki seuen, alderdi betetik txikerragoa ta bestetik andidxaoa, meide bikoa bata txikerragoa, garidxentzako txikerraoa ta artoantzako andidxaoa" - (bai berak zeleminak gurean eduki zuen, alderdi batetik txikarragoa eta bestetik handiagoa, neurri bikoa bata txikarragoa, gariarentzat txikarragoa eta artoarentzat handiagoa) 
   
 
 
Aurrekoa
Gizartea
Jarduerak
Aurkibidea
Hurrengoa
19.3. HARTUEMONAK  
“dotie da, se diru emoten deuen, alabieri dotie emoten badotzo ba, edo, mille ogerleko edo lau mille ogerleko edo" - (dotea da, ze diru emoten duen, alabari dotea ematen badio ba, edo mila hogerleko edo lau mila hogerleko edo)
   
“gero beste ermendada txike bet, pentzeurik mundu ingo derela, ta ganera Santantontxu egunien eta San Juanatan ara, Eneperire an Eneperidxen selei betau an godxen, ara eroan bear ixete sien ordun denporan ganaduek danak, ta abadie etorte san ara, bereinketute sitxun abadiek, Santantontxu egunien ta bagillen, bagillen itxe sitxusen, estai pa, bigarren domekie pentzetan dot ixete sala bagillen, bigarren domekie edo ixete san ta abadie etorte san amabidxek ingeruen edo, eta bereinketute sitxun abadiek bedxek danak, bedxek danak edo, bereinkesiño bat botate seuen an, eta Santantontxu egunien, amasaspidxen, eta amasortzidxen, illien amasortzidxen gure aitxe dxoate san Mungidxera, beterinaridxoaiñe, beterinaridxoak eseuen kobretan orduen, baye beterinaridxoak, ibillikoa, baserridxetatik ibiltxe sana seratakoa, pageu bear ixeten dxaken urtien aunenbestekoa beterinaridxoari eta danari kobreu gure aitxek eta eroate utzen beterinaridxoari Mungidxera, ta Santantoi egunien itxe seren beskaridxe, mayordomuek eta, amen geurien be intxe daus ayek, amen goidxen, eta an Usartan, Eneperin goidxen itxe san, beskaldu an, ta atzaldien, ayek laurek eta mayordomuek itxe seren an beskaldu, te atzaldien, etzietatik eroate seren, bakotxak edo bakadillutxu bet edo, eta an itxe seren ba kuartillu bet ardau edo atara ta, en jeneral txorixoak eta arrutzek ixete siren, baye etzetik eroate seren es tabernan, etzetik eroan! ta an itxe seren, eta an kontuek, urteko kontuek mayordomuek leiduten sitxun, nori page dakon, ser in den ta ser dauen." - (gero beste ermandada txiki bat, pentsaturik mundu egingo dutela, eta gainera Santantontxu egunean eta San Juanatan hara, Eneperira han Eneperin zelai bat dago han goian, hara eroan behar izaten ziren orduan denboran ganaduak denak, eta abadea etortzen zen hara, bedeinkatzen zituen abadeak, Santantontxu egunean eta bagilean, bagilean egiten zituen, ez dakit ba, bigarren domeka pentsatzen dut izaten zela bagilean, bigarren domeka edo izaten zen eta abadea etortzen zen hamabiak inguruan edo, eta bedeinkatzen zituen abadeak behiak denak, behiak denak edo, bedeinkazino bat botatzen zuen han, eta Santantontxu egunean, hamazazpian, eta hamazortzian, hilean hamazortzian gure aita joaten zen Mungiara, albaiteroagana, albaiteroak ez zuen kobratzen orduan, baina albaiteroak, ibilikoa, baserrietatik ibiltzen zena zeretakoa, ordaindu behar izaten zitzaion urtean haonenbestekoa albaiteroari eta denari kobratu gure aitak eta eroaten zion albaiteroari Mungiara, eta Santantoi egunean egiten zuten bazkaria, maiordomuak eta, hamen gurean ere eginda dagoz haiek, hamen goian, eta han Usartan, Eneperin goian egiten zen, bazkaldu han, eta arratsaldean, haiek laurek eta maiordomuak egiten zuten han bazkaldu, eta arratsaldean, etxeetatik eroaten zuten, bakoitzak edo bokadilotxo bat edo, eta han egiten zuten ba kuartilu bat ardau edo atera eta, gehienetan txorizoak eta arraultzak izaten ziren, baina etxetik eroaten zuten ez tabernan, etxetik eroan! Eta han egiten zuten, eta han kontuak, urteko kontuak maiordomuak irakurtzen zituen, nori pagatu zaion, zer egin den eta zer dagoen) 
 
"ermandadan oten giñeles danok, oten giñen ganadue dekonak eta ermandadan, ermandadatan ba, a gero taseute, gero sati bana danak eraten gendun" - (ermandadan egoten ginenez denok, egoten ginen ganadua daukanak eta ermandadan, ermandadatan ba, hura gero tasatuta, gero zati bana denok eroaten genuen) 
   
“ori in beño lelautxuau, ta gero gedxerak dxote siren, bai, oiñ esta botaten gedxerari pere baye" - (hori baino lehentxoago, eta gero deierak jotzen ziren, bai, orain ez da botatzen deierarik ere baina)
   
“Saninasidxo egunien etorten dire Arrietarrak, San Juan bisperan etorte siren Meñakakoak, illien ogetairuen, oñes, bagillen ogetairuen" - (San Inazio egunean etortzen ziren Arrietarrak, San Juan bezperan etortzen ziren Meñakakoak, hilean hogetahiruan oinez, bagilaren hogetahiruan)
 
“Arrietakoak Saninasidxo egunien, eta San Yondolas egunien Loyuko edo Sondikekoak" - (Arrietakoak San Inazio egunean, eta San Jondolas egunean Loiuko edo Sondikekoak) 
“ta bi edo egote siren lapak koxuten, lapak batuten seitxusen, bi edo iru, ta bestiek itxe seren bideintzen, bidie arregletan, gurien anaidxie dxoate san lapatan, ta bideintzen iño peño gedxau itxen gendun guk beti, bideintzen be bai baye lapatan gure anaidxieri asko gustetan daken ta dxoate san beti, eta ordun etorte siren, egun atan etorte sien Meñakakoak, oñes Meñakakoa pe etorri itxe siren, eta gabien itxe san gero, ba tabernan ayuntementuek pageta seuen ardaua edo, preparetie ayek geusek preparetie, ta estaipa okela apur bet edo egoten basan, filetetxu bana edo seuser ganien, lapan ganien eta listo, ayuntementuek ori pageta seuen, eta Meñakakoak etorte sien goixien, ta eguerditxen aritzera, eta aritzetik etzera, ta Saninasidxo egunien Arrietakoak, orrek etorri itxen dire ortik basotik" - (eta bi edo egoten ziren lapak hartzen, lapak batzen zituzten, bi edo hiru, eta besteek egiten zuten bidegintzan, bidea konpontzen, gurean anaia joaten zen lapatan, eta bidegintzan inork baino gehiago egiten genuen guk beti, bidegintzan ere bai baina lapatan gure anaiari asko gustatzen zitzaion eta joaten zen beti, eta orduan etortzen ziren, egun hartan etortzen ziren Meñakakoak, oinez Meñakakoak ere etorri egiten ziren, eta gauean egiten zen gero, ba tabernan udalak ordaintzen zuen ardaua edo, prestatzea gauza haiek prestatzea, eta ez dakit ba okela apur bat edo egoten bazen, filetetxo bana edo zerozer gainean, lapen gainean eta listo, udalak hori ordaintzen zuen, eta Meñakakoak etortzen ziren goizean, eta eguerditan haritzara, eta haritzatik etxera, eta San Inazio egunean Arrietakoak, horiek etorri egiten dira hortik basotik) 
“Bermiotar andrak, andrak an junten egon sienak, Bermioko partekoak, itzutute an, ba ni beño gastiaoak, edoser esaten egon sien an, ak esan seuen papela itxen danien..., ta karo! in san papela, baye botako dala gero esan seren, an eskus eskribidu seuen an batek, eta San Peladxok eroateko ser moduen, elixas moduen San Peladxok eroateko a, ta alan segiduten deu, terrenos Bermio dala baye karo! eurek mentenitan badere, obeto da mantenidu suk, eta nik bardiñ a aprobetxeu San Juan, estost niri lebarik, baye ayena esta San Juan, San Juan da elixas San Peladxo" - (Bermeotar andrak, andrak han juntan egon zirenak, Bermeoko aldekoak, itsututa han, ba ni baino gazteagoak, edozer esaten egon ziren han, hark esan zuen papera egiten denean..., eta jakina! egin zen papera, baina botako dela gero esan zuten, han eskuz idatzi zuen han batek, eta San Pelaiok eroateko zer moduan, elizaz moduan San Pelaiok eroateko hura, eta halan segitzen du, lurrez Bermeo dela baina jakina! eurek mantentzen badute, hobeto da mantendu zuk, eta nik berdin hura aprobetxatu San Juan, ez dit niri lebarik, baina haiena ez da San Juan, San Juan da elizaz San Pelaio) 
   
“orrek senserrada tire, alargune bada, eta bigarrenien eskonduten bada, a goxeko saspietako senserrada tantarran- tantarran botaten dxoate siesen" - (horiek zentzerradak dira, alarguna bada, eta bigarrenean ezkontzen bada, goizeko zazpietako zentzerrada tantarran-tantarran botatzen joaten ziren)
“eurek a aunkesea tankatan sartu arridxek eta eraiñ airi arridxeri" - (eurek besterik ezean tankatan sartu harriak eta eragin harri haiei) 
   
“lenau karabidxe ote san emen, karabire eusoakas ta eroan, ta totoan dxoate siren danak lagunduten eroaten, se orduen esan oten olau kamiñorik estratzie baño, arridxe ta ba bide istuek" - (lehenago karabia egoten zen hemen, karabira auzokoakaz eta eroan, eta totoan joaten ziren denak laguntzen eroaten, ze orduan ez zen egoten holako kaminorik estratza baino, harria eta ba bide estuak) 
   
 
Aurrekoa
Gizartea
Jarduerak
Aurkibidea
Hurrengoa
19.4. MUSIKA ETA KIROLA  
"baltzigoan itxe san gedxau, nik a amar urte amabi urte dekotesela baltzigo asko itxe san, neskarik es mutillek erromeridxen eskiñen lotu bes, danak al deuena itxen, orduen alegrantzie ixete san" - (baltzigoan egiten zen gehiago, nik hamar urte hamabi urte dauzkadala baltzigo asko egiten zen, neskarik ez mutilak erromerian ez ginen lotu ere ez, denak ahal duena egiten, orduan alegrantzia izaten zen)
   
“on dire Bakidxon bertzolaridxek, bakixu nortzuk ixen sien? Dxatabeko semiek, ixen sien, Patzuel esaten tziena, Patzuel, orko semiek patzueltarrak, eta orre pai, orrek bertzolaridxek sien, eta be bai, beste bat, a bere Dxatabekoa, Patxo Sabale, Sabalekoa, a bere bai, gure aitxen edadekoa san, a be yatabarra." - (egon dira Bakion bertsolariak, badakizu nortzuk izan ziren? Jatabeko semeak, izan ziren, Patzuel esaten ziotena, Patzuel, horko semeak patzueltarrak, eta horiek bai, horiek bertsolariak ziren, eta ere bai, beste bat, hura ere Jatabekoa, Patxo Zabale, Zabalekoa, hura ere bai, gure aitaren edadekoa zen, hura ere jatabarra) 
“inyu berba nadxe, ta badaru etzera bedxe" - (egin dugu berba nahia, eta badaroagu etxera behia) [Testu hau erosle batek bota zion tratanteri behia erosi eta gero] 
 
  • bertzoa: bertsoa 
  • bertzo sueltue: bertso sueltoa, noizean behinekoa 
  • bolanderie: bolandera 
  • dultzeiñerue, dultziñerue: dultzaina jolea 
 
"dultziñeruek nik esetu otes etorri itxe sienak ona, ni mutil txikerra nasela, San Yondolas egunien, etorte sien emetik a, Lujua aldetik ero, Loyu ero orretatik etorte sien, San Juanera mesara ta, ta kuadrilletan, eutobusetan, ta dultzeiñe orduntxe ikusitxe nik dxoten" - (dultzaineruak nik ezagutu ditut etorri egiten zirenak hona, ni mutil txikarra naizela, San Jondolas egunean, etortzen ziren hemendik, Lujua aldetik edo, Loiu edo horietatik etortzen ziren, San Juanera mezara eta, eta taldetan, autobusetan, eta dultzaina orduantxe ikusita nik jotzen) 
   
"balsa pe bai, ta ya agarraue dxantzan normal itxe san geur beño gedxau" - (balsak ere bai, eta ja lotua dantzan normal egiten zen gaur baino gehiago) 
 
"jotie, ta dxantzan sueltue, gure aitxen gaste denporan sueltue asko, gero gure aitxek nik esetu dotenien plasan Bentan eta Mañun ta dxoten, dxote seitxun pasodoblie pe bai" - (jota, eta dantzan sueltoa, gure aitaren gazte denboran sueltoa asko, gero gure aitak nik ezagutu dudanean plazan Bentan eta Mañun eta jotzen, jotzen zituen pasodobleak ere bai) 
   
"sakristaue ixen san gure gaste denporan ba mutil solteroa, Juan Garai, eun kiloko morrosko bat, igual dau sonue dxoten, piesien erdidxen badau bere abemarietakoa entzun, ta e! fuera!" - (sakristaua izan zen gure gazte denboran ba mutil ezkonbakoa, Juan Garai, ehun kiloko morrosko bat, igual dago soinua jotzen, piezaren erdian badago ere abemarietakoa entzun, eta e! kanpora!) 
   
"nik estot, nire denpora denporan, ba gerrie paseute on da ta eurreskue ta gitxi use dire, iñ itxe san San Peladxo egunien an San Peladxon, eta espatadxantzaridxe pere aolan nonondik etorri kanpotik eta Saninasio egunien esetu otes emen" - (nik ez dut, nire denbora denboran, ba gerra pasatuta egon da eta aurreskua eta gutxi egin dira, egin egiten zen San Pelaio egunean han San Pelaion, eta ezpatadantzariak ere haolan nonondik etorri kanpotik eta San Inazio egunean ezagutu ditut hemen) 
   
"nik ori esetuteko sasoi dekot ni pa, eukitxe neusenien amalau amabost urte ta ondiño emen ditadure gogorra egon san emen, eta orrek apur bet galdute egon dire, galason eseuren itxen ori itxen, galason, baye kostunbrie galdu san" - (nik hori ezagutzeko sasoi daukat nik ba, edukitzen nituenean hamalau hamabost urte eta ondino hemen diktadura gogorra egon zen hemen, eta horiek apur bat galduta egon dira, galazo ez zuten egiten hori egiten, galazo, baina ekandua galdu zen)
   
"eta gedxen sentiten dotena da ori berbie entzuten dotenien, trikitrixa, illeda biko sonueri, ori onek giputzek atara dere ori, a dxoten deuena trikitilaridxe" - (eta gehien sentitzen dudana da hori berba entzuten dudanean, trikitrixa, ilada biko soinuari, hori hauek giputzek atera dute hori, hura jotzen duena trikitilaria) 
   
"eta lenau emen useta san, nire aitxen denporan ta, sonu txikerragas nei sonu andidxegas nei tanboliñegas dxantza sueltue, jotie" - (eta lehenago hemen egiten zen, nire aitaren denboran eta, soinu txikarragaz nahi soinu handiagaz nahi danbolinagaz dantza sueltoa, jota)
"bueno oiñ a, au, demokrasidxe sartukeran edo orrek giputzek eta atara dere, konpondu dere apur bet ba, ondo topetan dot imintxie Biskaiko, jotie teko kantue" - (beno, orain, hau, demokrazia sartukeran edo horiek giputzek eta atera dute, konpondu dute apur bat ba, ondo topatzen dut ipintzea Bizkaiko, jotak dauka kantua) 
 
  • kargie: zama idiei kargatzen zaion gain karga 
  • karreterue: karreteroa, idi probetako gidariak 
  • kordako eurreskue: kordako aurreskua 
  • kordie: korda, dantzan egiten den korrua 
  • korroa: korroa 
  • kromatikie: kromatika, soinu kromatikoa 
  • mukurre: soinu txikerraren aintzinako izena 
  • mukurrerue: soinulariaren aintzinako desizena 
 
"Bakidxon esetu dot nik orretariko klaseko musikorik, Armorun, onena Florenen anaidxie, sonu pianue dxote seuen orkestan ta, sonularidxe dotorie, orren aitxitxe ixen sala illeda bikoagas apesiñedue gure aitxek esate seuen, esaten tziela, mukurrerue, sonu txikerrari sonueri lenau imin tzien ixena eurki mukurre, ta mukurrerue, sonularidxe esan bierrien mukurrerue" - (Bakion ezagutu dut nik horietariko motako musikorik, Armorun, onena Florenen anaia, soinu pianoa jotzen zuen orkestan eta, soinularia dotorea, horren aitaita izan zela ilada bikoagaz zalea gure aitak esaten zuen, esaten ziotela, mukurreroa, soinu txikarrari soinuaru lehenago ipini zioten izena aurki mukurra, eta mukurreroa, soinularia esan beharrean mukurreroa)
   
"orrek eurok a, kanteu es, orrek kantetako musikie dxote seuren, baye, lantzien bat ote sala esate seuen gure aitxek ba kantetan grasidxe dekona ta fanderoa dxoten, baye ordun fanderoa gitxiau useta san oingoa peño, oiñ a, ona tekosus! ta itxe seuren sonu utze dxo ta batzuk, badau apesiñeduren bat ba tabernan kanteu" - (horiek eurok, kantatu ez, horiek kantatzeko musika jotzen zuten, baina, lantzean bat egoten zela esaten zuen gure aitak ba kantatzen grazia daukana eta panderoa jotzen, baina orduan panderoa gutxiago erabiltzen zen oraingoak baino, orain, onak dauzkazu! eta egiten zuten soinu hutsa jo eta batzuek, badago zaleren bat ba tabernan kantatu) 
   
"se sonu? sonu txikerra? sonu andidxe? edo sonu txikerra illeda bikoa? amabi bajukoa, bai sonue ero sonu andidxe, kromatikie, pianue ta sonu andidxe, eta oiñ esaten da, orrek korajie emoten dost orrek berbiek, trikitilaridxek, trikitilaridxek, seaitxi tie trikitilaridxek? sonularidxe tire, ta sonu txikerra ikusten derenien, se istrumentu dxote su? te trikitixa, es, jangoikoarren mesedes! trikitixa esta ori, ori de sonue" - (ze soinu? soinu txikarra? soinu handia? edo soinu txikarra ilada bikoa? hamabi bajukoa, baina soinua edo soinu handia, kromatika, pianoa eta soinu handia, eta orain esaten da, horrek korajea ematen dit horrek berbak, trikitilariak, trikitilariak, zergatik dira trikitilariak? soinulariak dira, eta soinu txikarra ikusten dutenean, ze instrumentu jotzen duzu? eta trikitrixa, ez jangoikoarren mesedez! trikitrixa ez da hori, hori da soinua) 
   
"nik asko sentiduten dotena da entzuten doten bakotxeko, telebosiñotik eta ori berbie, trikitilaridxek, ori berbie dau txarto esanta Euskelerri beten" - (nik asko sentitzen dudana da entzuten dudan bakoitzeko, telebistatik eta hori berba, trikitilariak, hori berba dago txarto esanda Euskal Herri baten)
"eta fandangoak, Gipuskoakoa, fandangoak eta ariñ ariñek kanturik esteko, a da musikie bakarrik, bakarrik musikie, oin musikek klasie taus, eta imin tzies or, ori ondo topetan dot, desbardintasun bet or, trikitrixa eta porrusalda Biskaikoak, e, Nabarra eta Gipuskoa ta onek fandangoa ta ariñ ariñ, eta txapelketatan, sonu txikerran txapelketatan, imintxen txues, ba seintzuk piesak dxo bear txues, trikitrixa ta porrusalda ta fandango ta ariñ ariñ, laurek, Euskadi gustikoak lau piesak, dxo bear txues, baye sonueri trikitrixa esatie ta sonularidxeri trikitrilari esatie! oiñ, or entzun dotenien, iños entzun dot suk a, ser dxokosu te nik dxokot trikitrixa bat eta porrusalda bat edo ariñ arin bet, majo esanta!" - (eta fandangoak, Gipuzkoakoa, fandangoak eta arin arinak kanturik ez dauka, hura da musika bakarrik, bakarrik musika, orain musikak motak dagoz, eta ipini dizkiote hor, hori ondo topatzen dut, desbardintasun bat hor, trikitrixa eta porrusalda Bizkaikoak, Nafarroa eta Gipuzkoa eta hauek fandangoa eta arin arin, eta txapelketetan, ipini dituzte, ba zeintzuk piezak jo behar dituzte, trikitrixa eta porrusalda eta fandango eta arin arin, laurak Euskadi guztikoak lau piezak, jo behar dituzte, baina soinuari trikitrixa esatea eta soinulariari trikitilari esatea! orain, hor entzun dudanean, inoiz entzun dut zuk, zer joko duzu eta nik joko dut trikitrixa bat eta porrusalda bat edo arin arin bat, majo esanda!) 
"beste bat gure aitxen a, arien arien seuser gastetxuau, Jose Barandike emeko Markaideko bat, a bere oraintzu il ye, Arjentinara dxoan san gero, Jose Barandike sonu txikerra dxote seuena, emen, onenatarikoa, ta gure aitxe ta Patzuel ta ba, orren atzetik or ibili ei sen, ta ori Jose Barandikek ein seuela gero, lelengoko urten seurenien sonu andidxek botoidunek kromatikek, orretarikoak urten seurenien ba erosi in seuen orrek Jose Barandikek, bai, iru illedako sonue botoidune sonu andidxe kromatikie ta aregas ikisi, ta ori ya famoso iñ ei sen emen gero, ta Bonosairesera dxoan, Arjentinera dxoan, ta andik in yeu denpora gustidxe ta andik etorritxe, esta urte asko, aritzetakoan parientie ixen da ori, Juanen ta ayena, parientie, ta etorri txe sonue neuri bere eskatu dost orrek, ba berana Arjentinan itxi deuela ta emen dxoteko ta ori ona ixen san" - (beste bat gure aitaren, harean harean zerozer gaztetxoago, Jose Barandika hemengo Markaidako bat, hura ere oraintsu hil da, Argentinara joan zen gero, Jose Barandike soinu txikarra jotzen zuena, hemen, onenetarikoa, eta gure aita eta Patzuel eta ba, horien atzetik hor ibili ei zen, eta hori Jose Barandikek egin zuela gero, lehenengoko irten zutenean soinu handiek botoidunek kromatikek, horietarikoek irten zutenean ba erosi egin zuen horrek Jose Barandikek, bai, hiru iladako soinua botoiduna soinu handia kromatika eta haregaz ikasi, eta hori ja ospetsu egin ei zen hemen gero, eta Buenos Airesera joan, Argentinara joan, eta handik egin du denbora guztia eta handik etorrita, ez da urte asko, haretzatakoen artekoa izan da hori, Juanen eta haiena, artekoa, eta etorri eta soinua neuri ere eskatu dit horrek, ba berarena Argentinan utzi duela eta hemen jotzeko eta hori ona izan zen) 
"eta beste bat Larraurin oiñ esistiduten dana ondiñokarren, Bixente errementaridxe, baltza esaten tzena, Larrauriko errementaridxe, orren aitxe, Larrauriko baltza" - (eta beste bat Larraurin orain existitzen dena ondinokarren, Bixente errementaria, beltza esaten ziotena, Larrauriko errementaria, horren aita, Larrauriko beltza)
"baye ixen da, ixen da, gure aitxe ta ostien, ori gure aitxe ta beño gastetxuau ixen da, ostien ixen da ori, ta aitxen ta denporan ori nik or amar urte ingeru te or dekotesela estot entzun be itxen ixen e, Rufino" - (baina izan da, izan da, gure aita eta ostean, hori gure aita eta baino gaztetxoagoa izan da, ostean izan da hori, eta aitaren eta denboran hori nik hor hamar urte inguru eta hor dauzkadala ez dut entzun ere egiten izan, Rufino) 
"berak esate seuen gastetan asi, ta gero lotu, ta gero barriro asi, olauak asko on dire, baye ori il ye, semet urte da ori il dala urte bi? ba urte bi, te il ye larota sei urte ero saspi itxeko ero, ortxe, nire aitxe geur bixi ixen basan eundeka urte eukitxus" - (berak esaten zuen gaztetan hasi, eta gero lotu, eta gero berriro hasi, holakoak asko egon dira, baina hori hil da, zenbat urte da hori hil dela urte bi? ba urte bi, eta hil da larogeta sei urte edo zazpi egiteko edo, hortxe, nire aita gaur bizi izan bazen ehundaka urte eduki ditu) 
   
"nik ikisi iñon bes, enas dxoan ni, aitxek dxote seuen apesiñoagas, ori sonu txikerra, ba jotak eta orrek dxoten seitxuen, eta erromeridxetan be bai lenau, dxote seuen, nik esetu dot aitxe erromeridxen dxoten Bentan be bai, ta Mañun be bai txe dxoten, sonu txikerragas, eta nik aortik apesiñotik dakitx, baye ni tekoten sonue da, seuser antza emoten tzetena, kromatikie, botoidun andidxe ta beste ba tau, atzie eskerra, sonuena ta organuena dekona, sonu pianue, sonu andidxe baye sonu pianue" - (nik ikasi inon ere ez, ez naiz joan ni, aitak jotzen zuen zaletasunagaz, hori soinu txikarra, ba jotak eta horiek jotzen zituen, eta erromerietan ere bai lehenago, jotzen zuen, nik ezagutu dut aita erromerian jotzen Bentan ere bai, eta Mañun ere bai eta jotzen, soinu txikarragaz, eta nik haortik zaletasunetik dakit, baina nik daukadan soinua da, zerozer antzan ematen diodana, kromatika, botoidun handia eta beste bat dago, atzea ezkerra, soinuarena eta organoarena daukana, soinu pianoa, soinu handia baina soinu pianoa) 
   
"beste bat on sala emen sonu txikerra dxoten deuen sonularidxe ona, gure aitxek esate seuen, Seberi difuntue Errenteridxekoa Txistu difuntuen anaidxe bat, ona e! ordun denporatan, ona sonu txikerra dxoten, ba Seberi, gero ori, orrek dxoan siela a, Asturiasera minetara bierrien ta andik etorri sala bulerretik ero geixotute ta il sala, Seberi ona" - (beste bat egon zela hemen soinu txikarra jotzen duen soinularia ona, gure aitak esaten zuen, Seberi zena Errenteriakoa Txistu zenaren anaia bat, ona e! orduan denboretan, ona soinu txikarra jotzen, ba Seberi, gero hori, horiek joan zirela, Asturiasera meatzetara beharrean eta handik etorri zela bularretik edo gaisotuta eta hil zela, Seberi ona) 
"biribilketa bat, biribilketa bat orrek atxiñeko gause tire, ta oin bere lantzien leku betzutan eitxen deitxues, aor dekot nik sintxe bat grabeute an Urrestillako plasie edo Oridxoko alboan, pase dan urtien ein ye dxai bet, ta taldietan taldietan dxoaten dire onek sonu txikerrakas, ta jentie dxantzan ta orretan" - (biribilketa bat, biribilketa bat horiek aintzinako gauzak dira, eta orain ere lantzean leku batzuetan egiten dituzte, haor daukat nik zinta bat grabatuta han Urrestillako plaza edo Orioko alboan, pasa den urtean egin da jai bat, eta taldeetan taldeetan joaten dira hauek soinu txikarrakaz, eta jendea dantzan eta horretan) 
 
   
Aurrekoa
Gizartea
Jarduerak
Aurkibidea
Hurrengoa
19.5. JAIEGUNAK
 
  • aratostie: aratustea 
  • aste santue: aste santua 
  • bariku guren egune: bariku guren eguna
 
“idi busterridxas egon san gixon bat altze i dxen ara gora, e dxien esaten bariku guren egunien? bai olau, olau egunen baten in txe salako kastigutzet ta ara eroanta dau, bariku guren egunien bustertu dieselako serak, ba kastigu, ba ori pase dxakela" - (idi buztarriagaz egon zen gizon bat altxatu ei zuen hara gora, ez zuten esaten bariku guren egunean? bai holako, holako egunen baten egin eta zelako zigortzat eta hara eroanda dago, bariku guren egunean buztartu direlako zerak, ba zigorra, ba hori pasatu zitzaiola) 
“orretan bariku guren egunien e, bier itxe san atxiñe, ba konteuek bakarrik, se iños, ba pase da, dxoan bierrien olan, beidxekas basora, eta etorri or palasio dau or godxen oiño, palasio bat, arku be teko ak aspitxik, ta au kamiño ori in barik, Armintzakoa, ametik gora idxete san, emeti gora dxoate san a, Armintzarako edo itxoso aldera, ta aren arkun aspitxik paseta san, aren etzie palasidxoan arkue, an dau oiño an ongo da, etzie bota bear deure espabere eta aren arkun aspitxik paseta san basora ta, ortik dxoaten giñen danok eta nire eurrekoa pa ortixe, eta egun beten dxoan san, orren atxitxe, Juan ta, orren atxitxe, Antonio ixen san aitxe ta atxitxe Satur, dxoan san basora, ta bueltan etor sanien or arkupien emon a, asi ostikeka bedxek, ta esiñ eurrera ekarri, bariku guren egunuen, nire aitxeri sarri entzun tzet ori, asi ostikeka bedxek burdidxegas ta esiñ etzera ekarri, bariku guren egunien" - (horretan bariku guren egunean, behar egiten zen antzina, ba kotatuek bakarrik, ze inoiz, ba pasatu da, joan holan, behiakaz basora, eta etorri hor jauregi dago hor goian ondino, jauregi bat, arku bat dauka hark azpitik, eta kamino hau egin barik, Armintzakoa, hamendik gora igaten zen, hemendik gora joaten zen, Armintzarako edo itsaso aldera, eta haren arkuaren azpitik pasatzen zen, haren etxea jauregiaren arkua, han dago ondino han egongo da, etxea bota behar dute ezpadabere eta haren arkuaren azpitik pasatzen zen basora eta, hortik joaten ginen denok eta nire aurrekoak ere hortixe, eta egun baten joan zen, horren aitaita, Juan eta, horren aitaita, Antonio izan zen aita eta aitaita Satur, joan zen basora, eta bueltan etorri zenean hor arkupean emon, hasi ostikoka behiak burdiagaz eta ezin etxera ekarri, bariku guren egunean) 
“bariku guren egunien solora eusten dxoan, aro ona dauela ta, soloan buelta erdi iñ ordureko, bedxe il in dxaken baten golpien" - (bariku guren egunean sorora hausten joan, aro ona dagoela eta, soroan buelta erdi egin ordurako behia hil egin zitzaion baten golpean) 
   
“itxe san basatoste da, ba, urdeidxe, txorixoa ta arrutzie, sartenien, eta kanpoan basoan in sue, eta itxe san kuadrillek dxoan, lagunek kuadrillen neska eta mutill edo gure dana, kuadrilletxue bakotxa baso batera, bestera, sue intxe merienda an dxan, eta gero ba erromeridxen, erromeridxe egote san, or frontoyen, ta orra frontoire gero" - (egiten zen basatoste eta, ba, urdaia, txorizoa eta arraultzea, zartaginean, eta kanpoan basoan egin sua, eta egiten zen kuadrilak joan, lagunak kuadrilean neska eta mutil edo gura dena, kuadilatxoa bakoitza baso batera, bestera, sua eginda merienda han jan, eta gero ba erromerian, erromeria egoten zen, hor frontoian, eta horra frontoira gero)
   
“erregienak, erregienak etzien, etzien emote dxien, gure aitxek eta amak edo esunen bate pe bai igual edo" - (erregeenak, erregeenak etxean, etxean emoten zuten, gure aitak eta amak edo ezagunen batek ere bai igual edo) 
   
“es ori eutzen egune in bear da, lelengoko serien, artien lelau, garisumie asi, ta lelengoko egustenien, eutzen egune, neuk makiñe bat bider in yot, ta oin bere badekotelakoa deket datorren urterako bere, se ainbet in yot, orrek ixen bear deure eutzen egune, ba, ser da? erañotza, erre, erretan dire orrek bereinketuek eta sue in ta a batu, eta gero noperak konpondu ondo, pasadortxu betetik paseu te se se se urten deidxen eta a eutze gero eroaten da, bereinketuten deure abadiek eta gero" - (ez hori hautsen eguna egin behar da, lehenengoko zerean, artean lehenago, garizuma hasi, eta lehenengoko eguaztenean, hautsen eguna, neuk makina bat bider egin dut, eta orain ere badaukadalakoa daukat datorren urterako ere, ze hainbat egin dut, horiek izan behar dute hautsen eguna, ba, zer da? ereinotza, erre, erretzen dira horiek bedeinkatuak eta sua egin eta hura batu, eta gero norberak konpondu ondo, pasadortxo batetik pasatu eta xehe xehe xehe irten dezan eta hauts hura gero eroaten da, bedeinkatzen dute abadeek eta gero)
 
“garisumen sartu te, erromeririk esan egoten, ordurik eta ona, arik eta paskuetarte erromeririk es eseberes" - (garizuman sartu eta erromeriarik ez zen egoten, ordurik eta hona, harik eta bazkoetararte erromeriarik ez ezer ere ez)
   
“emen a, gebonatan, gebon sar egunien, en jeneral mutillek gustidxek urtete dxien geube pasetan eta, igual alkar iltxen bere, esetu dot nik gebon sar egunien gixon bat, ak il lelau imiñi ba, au suloan sartu bear deuen lekuen ba, trabie karge didxen a, iditxen ta beste batek atzetik ill" - (hemen, gabonatan, gabon zahar egunean, gehienetan mutilek guztiek irteten zuten gaua pasatzen eta, igual elkar hiltzen ere, ezagutu dut nik gabon zahar egunean gizon bat, hark hil lehenago ipini ba, hau zuloan sartu behar duen lekuan ba, traba karga dezan, iditan eta beste batek atzetik hil) 
   
“es or e, len len gorpusti egunien egote san ba prosesiñoa, baye oiñ orrek danak kendu dire, se automobillek keje ei dire, orrek keje dire bai, orrek keje ei siren, esan dostie, ta agaitxik estala itxen oin prosesiñorik, se kamiñotik dxoan bear deu, oiñ asau, kotxe asko dabill, ta gatxa da itxen, ta emetik bera andik kamiñotik beste alderditxik idxen" - (ez hor, lehen lehen gorpuzti egunean egoten zen prozesinoa, baina orain horiek denak kendu dira, ze automobilak kejatu ei dira, horiek kejatu dira bai, horiek kejatu ei ziren, esan didate, eta hargatik ez dela egiten orain prozesinorik, ze kaminotik joan behar du, orain asago, kotxe asko dabil, eta gaitza da egiten, eta hemendik behera handik kaminotik beste alderditik igan) 
   
“iñusentien egune, iñusentetu, nik nebieri bere, ixixillik, etorri etzera edo, suten, beko sutie dau gurien, ta ara sutondora etorte san eta, godxen bixi ixen gara ta bean bere txarridxentzako ta dxateko ta itxen gendun, eta neba bateri iminotzen ixixillik, etor sanien baten a, sutondora, paper bat eskeitxe ta bera esan konturotu, ortik, gero ostabere dxoan in san, mas podan, ta etzien matz asko egite ixen da, emen len, oin kendu in yus, eta eskeitxe iminotzon a, paper bat a, kurioso kurioso ta, gero denpora gustidxen agas ibil sen, ta gero konturotu sanien ene bada! okerra! berari nok imintzon a ta" - (inuzenteen eguna, inuzentetu, nik nebari ere, ixil ixilik, etorri etxera edo, sutean, beheko sutea dago gurean, eta hara sutondora etortzen zen eta, goian bizi izan gara eta behean ere txarrientzat eta jateko eta egiten genuen, eta neba bati ipini nion ixil ixilik, etorri zenean baten, sutondora, paper bat eskegita eta bera ez zen konturatu, hortik, gero ostabere joan egin zen, mahats podan, eta etxean mahats asko egiten izan da, hemen lehen, orain kendu egin ditugu, eta eskegita ipini nion, paper bat, kontuz kontuz eta, gero denbora guztian haregaz ibili zen, eta gero konturatu zenean ene bada! okerra! berari nork ipini zion hura eta) 
   
“kandelaridxo leridxo atxari ure daridxo" - (kantu zati bat da)
 
“kandelaridxo egunien tostadak, senbegure tostada" - (kandelario egunean tostadak, zenbatgura tostada) 
   
“karnabalatan seuser dxantzi, eunkesea, andrak gixonan erropak, eta gixonak andranak edo alau gausek" - (aratustetan zerozer jantzi, besterik ezean andrek gizonen erropak, eta gizonek andreenak edo halako gauzak) 
   
“Santantontxu egunien ta bagillen, bagillen itxe sitxusen" - (San Antontxu egunean eta bagilean, bagilean egiten zituen) 
 
“orduen itxe sien ba, atara frontoire edo orra edo, guk orra frontoire ondora, frontoire, eta orduen atarate siren ba, eneroan, eneroan ixete san ori, eneroan amasortzidxen edo, San Antontxu, besperan ganaduek atarate siren, ta orra frontoire dxoate san, eta bereinketu itxe dxesan, bota dxien bereinkesiñoa abadiek" - (orduan egiten ziren ba, atera frontoira edo horra edo, guk horra frontoira ondora, frontoira, eta orduan ateratzen ziren ba, urtarrilean, urtarrilean izaten zen hori, urtarrilean hamazortzian edo, San Antontxu, bezperan ganaduak ateratzen ziren, eta horra frontoira joaten zen, eta bedeinkatu egiten zituen, bota zuen bedeinkazinoa abadeak) 
   
“Saninasidxo egunien etorten dire Arrietarrak, San Juan bisperan etorte siren Meñakakoak, illien ogetairuen, oñes, bagillen ogetairuen" - (San Inazio egunean etortzen dira Arrietarrak, San Juan bezperan etortzen ziren Meñakakoak hilearen hogeitahiruan, oinez, bagilaren hogetahiruan) 
 
 
“eta orduen denporatan itxe san gero, a sue akabetan doanien ain ganetik salteu te itxe san" - (eta orduan denboretan egiten zen gero, su hura amaitzen doanean haren gainetik saltatu eta egiten zen)
“ordun denpora itxe siren soloko, onek kurtziek eraiñotzeskoak itxe siren e, erramu sasoyen soloatan, kurtziek imintxe siren soloatan ta abadiek bereinketute seuen, eta karo, geur egunien esteu itxen, baye ordun denporan e, bereinketuten dxoate san soloatatik txe abadie, ta karo beran limosnatxue ari emon bear ixete aken, beran artoa edo garidxe edo, ta ayek gero itxe siren, San Juan sasoyen batu te erre, itxe siren ayek kurtziek danak an suten, ara bota ta erre itxe siren, atietan ser bat, leixarra eta lorak, guk urte gustidxetan itxen du, San Juan egunien itxe san, esate seren ordukoak, eguskidxek urten orduko imiñi bear ixete sala a, ta guk ointxe bere itxen du, balkoyen, edo entradan, sartukeran, leixar bat eta iru lau loratxu ayeri imintxen dxakesan, leixar errama bat itxe san" - (orduko denboran egiten ziren soroko, hauek kurtzeak erainotzezkoak egiten ziren, erramu sasoian soroetan, kurtzeak ipintzen ziren soroetan eta abadeak bedeinkatzen zuen, eta jakina, gaur egunean ez du egiten, baina orduko denboran, bedeinkatzen joaten zen soroetatik eta abadea, eta jakina, beraren limosnatxoa hari emon behar izaten zitzaion, beraren artoa edo garia edo, eta haiek gero egiten ziren, San Juan sasoian batu eta erre, egiten ziren haiek kurtzeak denak han sutan, hara bota eta erre egiten ziren, ateetan zer bat, leizarra eta loreak, guk urte guztietan egiten dugu, San Juan egunean egiten zen, esaten zuten ordukoek, eguzkiak irten orduko ipini behar izaten zela hura, eta guk oraintxe ere egiten dugu, balkoian, edo sarreran, sartukeran, leizar bat eta hiru lau loretxo hari ipintzen zitzaizkion, leizar adar bat egiten zen)
 
“eta San Juan egunien lorak bereinketute sien, lorak es, berakatzak eta artoak, garidxek eta, lorak, lora pere, lora asko es, soloan koisten diren jenero gustidxek itxe siren bereinketu" - (eta San Juan egunean loreak bedeinkatzen ziren, loreak ez, berakatzak eta artoak, gariak eta, loreak, loreak ere, lore asko ez, soroan hartzen diren gauza guztiak egiten ziren bedeinkatu) 
 San Juan egunez ondoko bertso hau ere esaten zen:
“San Juan San Juan bagillean 
denpora ederrian 
gure soloan sapori pes 
suboiri pes 
dausena pere erre dire” 
   
“len bertzoak itxe sien, baye niri bertzoak etxates akordetan se ostantzien bertzo politxek itxe sien, oiñ es, oiñ ya, Santa i Ageda i Ageda, Santa Martiri Maitia, oin kantetan da, baye, len es, len a..., kasu beterako, bertan egote san neska gaste bat eta botaten dxaken lorie, edo egote san enbra famosa bat edo ayeri botaten dxaken lorie, bertzo moduen botaten dxaken" - (lehen bertsoak egiten ziren, baina niri bertsook ez zaizkit gomutatzen ze osterantzean bertso politak egiten ziren, orain ez, orain ja, Santa i Ageda i Ageda, Santa Martiri Maitia, orain kantatzen da, baina, lehen ez, lehen... kasu baterako, bertan egoten zen neska gazte bat eta botatzen zitzaion lorea, edo egoten zen andra ospetsu bat edo hari botatzen zitzaion lorea, bertso moduan botatzen zitzaion)
"dxakitxeurien, ote sien kabesilletxuek beti egoten dire ta, ta ayek, kasu beterako Santa Ageda batzien dxoan, sortzi edo amabosta lelau illundidxetan da kuadrillie batu, ta an ensayeta siren apur bet, eurek euretara, eurek bakarrik" - (jakiten zuten, egoten ziren buruak beti egoten dira eta, eta haiek, kasu baterako Santa Ageda batzen joan, zortzi edo hamabosta lehenago ilundeetan eta taldea batu, eta han entsaiatzen ziren apur bat, eurek euretara, eurek bakarrik)
"nire sasoyen, eskolati, eskolati lelengo ta gero, or ba, amasortzi ogei urte ingirukoak ya bixarren dxantzitxe dausenak geubien itxeurien, geubien" - (nire sasoian, eskolatik, eskolatik lehenengo eta gero, hor ba, hamazortzi hogei urte ingurukoak ja bizarrean jantzita dagozenak gauean egiten zuten, gauean)
"en jeneral amabostagarrenien ixete san, mesie, parrokidxen, an eseuen iñok falta gero! ta mutillek a, oin ba, edoseiñ, gastie pe an eurrera ta an eoten die baye len atzeti, ta ara eurrera esan dxoan bear Santa Agedan mesarako, eta ara, bat ixete san en jeneral, kabesille antzien" - (gehienetan hamabosgarrenean izaten zen meza, parrokian, han ez zuen inork falta gero! eta mutilak, orain ba, edozein, gazteak ere han aurrera eta han egoten dira baina lehen atzetik, eta hara aurrera ez zen joan behar Santa Agedaren mezarako, eta hara, bat izaten zen gehienetan, buru antzean) 
Santa i Ageda i Ageda 
Gure martiri maitea 
etze oneri emon eyosu 
sorion eta bakea 

Alkate jaunak diñosku 
bakian ibil gaitesan 
bakian gabix bakian eta 
jangoikoaren legian 

Eriotz eder ederra 
egun suena Agedak 
beran gorputza kristal ganean 
arrastatua maitea 

Eskerrik asko jentia 
bixi gaitesen bakian 
gero seruan topa gaitesen 
Agedaregas batian 

   
“kante itxen gendun, paretan giñen kuadrille ta dxoaten giñen a, eta pareu, portaletan eta kantetan gendun ori, ta emoten tzun, gastañek edo intxur betzuk, ordun esan egoten besterik, ta posik, sakutxu eroaten gendun te posik" - (kantatu egiten genuen, paratzen ginen kuadila eta joaten ginen, eta paratu, atarian eta kantatzen genuen hori, eta emoten zizun, gaztainak edo intxaur batzuk, orduan ez zan egoten besterik, eta pozik, zakutxoa eroaten genuen eta pozik)
“batzuk bai baye beste batzuk e, bapes, guri amak eta aitxek estoskuen ixten dxoaten baye dxoan gara dxoanas ni (batzuk bai baina beste batzuk, bat ere ez, guri amak eta aitak ez ziguten uzten joaten baina joan gara joan naiz ni)
 
Aurrekoa
Gizartea
Jarduerak
Aurkibidea
Hurrengoa
 
 

19.6. KANTUAK
 
AITA SAN ANTONIÑO
"Aitxe San Antoniño 
osasune badeu 
artoari itxi ta 
ogie jango dou" 
 
 
ASKOK EGITEN DEUTSO
"Askok egiten dotzo 
San Antoniñori 
egun batien dxoan 
ta bestien etorri" 
 
 
DURANGON BAZKALDU TA
"Durangon baskaldu te 
Mañariti gora 
trokotzak sartu dxates 
eperditxi gora 
setako eron sendun 
eperdie sabalik 
enabelako pentzeu 
trokotzik yagonik" 
 
 
MATXALEN BUSTURIKO
"Matxalen Busturiko 
amari negarres 
amental gorri barik 
eskonduko danentz 
eskondu eta gero 
illebete barik 
porrusaldie eiñeban 
oriorik barik" 
 
 
AMAK EMONGO DEUTSUE
"Amak emongo dotzue 
eperdi baltzien 
amak emongo dotzue 
eperdi baltzien 
beti sabiltzelako 
mutillen antzien 
ole ole ai 
mutillen atzien" 
 
 

 
Aurrekoa
Gizartea
Jarduerak
Aurkibidea
Hurrengoa