diariovasco.com  
Martes, 1 de julio de 2003  Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ACTUALIDAD ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES


AL DÍA
AlDia
Hizking 21 proiektuak hizkuntz teknologiak garatuko ditu
Euskal Herriko Unibertsitateko IXA eta Aholab taldeek, Vicomtech eta Robotiker zentro teknologikoek eta Elhuyar Fundazioak Hizking 21- Hizkuntz Ingeniaritza XXI. mendearen atean proiektua abiarazi dute. Proiektuaren helburu nagusia da euskararako oinarrizko teknologiak, tresnak, baliabideak eta aurreaplikazioak garatzea, euskara automatikoki prozesatzeko gaitasuna izango duten eta, beraz, euskarazko hizkuntz gaitasuna izango duten sistemak egin ahal izateko. Hizking 21 proiektuak 2005. urtera arte iraungo du eta Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren dirulaguntza izango du.

Hizking 21 proiektuaren helburuetako bat hau da: hizkuntz teknologien garapena aplikazio-eremu hauetara bideratzea: hizketa-ezagutza eta hizketa-sintesia, edukien kudeaketa, dokumentu-sorkuntza eta itzulpen-teknologia, ikaskuntza telematikoa eta multimedia-sistemak.

Halaber, proiektu honen bidez nahi da hizkuntz ingeniaritzako bikaintasun-sare bat sortzea, ahozko eta ida- tzizko teknologien inguruan. Sare horrek Europako beste sare batzuekin lehiatzeko aukera emango dio Euskal Herriko hizkuntz teknologien sektoreari.

Proiektua amaitzean, gaur egun ingeleserako dauden oinarrizko tresna eta baliabideak euskararako ere garaturik edukiko lirateke.

Vocento