Berriak Ezbaika Zerbitzuak Ikusentzun Denborapasa Gara Webgida
GARAn GAUR
 Euskal Herria
 Ekonomia
 Mundua
 Gizartea
 Herriak
 Iritzia
 Kirolak
 Kultura

BILAKETAK
 
 15/07/03 |
Gizartea >

Teknologia berriei euskaraz irakasten laguntzeko jaio da Hizking 21 egitasmoa
·HIZKUNTZA INGENIARITZA XXI. MENDEAREN ATEAN | informazio eta komunikazio teknologiekin euskaraz ondo komunikatzera irits gaitezen beharrezkoak diren tresnak sortuko ditu proiektuak 2005a ARTE

Informazio eta Komunikazio Teknologiek euskaraz ikasi beharra dute. Euskal gizarteak, oro har, eta euskal zientzia, teknologia edo enpresa alorrek hala eskatzen dute. Heldu da unea. Ordenagailuek euskaraz komunikatzen diegun edozer ondo ulertzeko eta tratatzeko gai izan beharko dute. Baita etxetresna elektronikoek edo bestelako makina berriek ere. «Hizking 21: Hizkuntza Ingeniaritza XXI. Mendearen Atean» egitasmoa etorkizun hurbilean helburu horiek lortzeko ari da lanean, euskarazko aplikazioak posible egingo dituzten tresnak, baliabideak eta aurreaplikazioak sortuz.

DONOSTIA

Teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak geroz eta harrigarriagoak dira. Eta handiagoa euskara erabil dezaten egiten diegun eskaera. Gure ordenagailuak gutun bat diktatzeko aukera ematen badigu, euskaraz diktatzeko aukera ere izan nahiko dugu. Erakunde ofizial baten egoitzara telefonoz deitu eta makina batek erantzuten badigu, euskaraz azaldu nahiko diogu zertarako deitzen dugun eta, era berean, euskaraz erantzungo digun ahotsa entzun nahiko dugu. Behar horiek eta antzeko beste hainbeste asetzeak Informazio eta Komunikazio Teknologiei euskaraz irakastea eskatzen du. Gizakiari hizkuntza berri bat menperatzea gogorra gertatzen bazaio, makinei ere ez zaie erraza egiten. Hiztegia, ortografia, gramatika, semantika, ahoskera, euskalkiak... Gure hizkuntzaren altxor guztiak barnerarazi beharko zaizkie euskaldunekin ondo komunikatzera irits daitezen.

Hizkuntza ingeniaritzaren bide luze horretan aurrerapen handia lortzeko asmoz jaio da "Hizking 21: Hizkuntza Ingeniaritza XXI. Mendearen Atean" egitasmoa. Elhuyar Fundazioa, Euskal Herriko Unibertsitateko Ixa eta Aholab taldeak, eta Vicomtech eta Robotiker zentro teknologikoak elkartu dira proiektu horren inguruan.

Euskaraz arituko diren prozesatze automatikorako sistemak eraikitzeko beharrezkoak diren tresnak, baliabideak eta aurreaplikazioak sortzea du Hizking 21ek helburu nagusi. Testuaren gramatika zuzentzaile bat edo desanbiguatzaile fonetiko bat dira, adibidez, aurreaplikazioak. Prototipo horiek hainbat eremutara egokituko dira gero. Esate baterako, informazio orokorrera, ofimatikara, komunikaziora, testuen zuzenketara, testuen itzulpenetara, testu-hizketaren itzulpenetara, grabazioak transkribatzera, ahozko mezuen kudeaketara, domotikara edo kontrol sistemetara.

Gaur egun, hizkuntzarekin lan egiten duten tresna informatiko asko ingelesez daude, beste batzuk gaztelaniazkoak dira, eta frantsesez sortutakoak ere badira. Euskaraz arlo horretan orain arte sortutako tresnak oso gutxi dira, horregatik, Hizking 21en erronka handia da. Izan ere, hiru urteren ondoren ingelesak 2002an zuen maila bera lortu nahi baita euskararentzat, Informazioaren Gizartearen komunikazio hizkuntza moduan. Hori dela-eta, «euskaraz bizitzeko asmoa egia bihurtuko bada, guztion eguneroko bizitzan hain arrunt erabiltzen ditugun mota guztietako tresnatan eta sistematan txertatu beharko da», proiektuaren bultzatzaileek adierazi duten moduan.

Hizking 21 proiektuak Hizkuntz Teknologien Bikaintasun Sarea sortu nahi du Euskal Herrian, eta hori munduan aitzindari bilaka daitekeela uste du. «Edozein erkidego lingustiko eta kulturalek erabil litzakeen tresna, aplikazio eta produktuak bertan gara litezke. Euskal Herria erkidego eleanitza denez, bertan pilatzen den eskarmentua baliatzea da gure asmoa, bai eta euskarak dakarren konplexutasuna ere, zeinak beste hizkuntzetarako aproba banku ezin hoberena egin lezakeen», azaldu dute asmoaren arduradunek.

Zeinek jan du zein? Katuak sagua, ala saguak katua?

Gure hizkuntza ondo uler dezaten lortzeko, tresna informatikoei euskararen alor guztietako tresnak eman behar dizkiegu. Hiztegiaren gaineko aplikazioak, zuzentzaile ortografikoak, gramatikalak... Testu batean anbiguotasun bat aurkezten zaionean, desanbiguatzaileak erabiliko ditu ordenagailuak esanahia ulertzeko. Zer da "pilotari"? Pilota jokalaria ala pilota izenaren datiboa? Makinak bi esanahiak ezagutu eta testuinguruaren arabera erabakiko du. Eta «katuak jan ditu xaguak» esaten badugu? Nor da subjektua? 'Katuak' ala 'saguak'? Guk badakigu saguek ez dutela katurik jaten eta makinari irakatsi behar diogu aurretik. -




 Iritzia 
Ikusmira

El Partido Popular no se frena ante nada
Paperezko lupa
Maite Soroa
Les falta deportividad
Editoriala

Cinco años
Kolaborazioak
Olaso
Abordar
Jo puntua
Jon Odriozola - Periodista
Gora GARA!
Gaurkoa
Teresa Toda - Periodista
Cierre de «Egin»: otros «daños colaterales»
Kolaborazioak
Fermín Gongeta - Sociólogo
Sobre Jürgen Habermas
Kolaborazioak
Josu Amezaga - Profesor de la UPV/EHU
Identidad vía satélite: Canal Vasco
Txokotik
Martin Garitano
Ganar un año


Baigorri Argitaletxea S.A Gipuzkoa: Portuetxe, 23-2.a/20018 Donostia
Tel 943 316999/FAX 943 316998