GIZA-GORPUTZA

 

 

 

BURUA

AHOA

BEGIA

BELARRIA

SUDURRA

ILEA

GORPUTZA

BESOAK

HANKAK

ERRAINAK

AZALA

GURARIAK

 

LOA

 

 

 

BURUA

 

 

aurpegie, aurpie, eurpegie, eurpie: aurpegia

“Orrek eurpie tristea deko” - (Horrek aurpegi tristea dauka)

 

bekokie: bekokia, kopeta

Iten da emen elixan, erre ereñotza, gero aregas e, eutzen egunean, bekokien iteko” - (Egiten da hemen elizan, erre ereinotza, gero haregaz, hautsen egunean, bekokian egiteko)

 

bigotea: bibotea

“Bigotea esan bearrean mostatxea igual” – (Bibotea esan beharrean mostatxea igual)

 

bixerra: bizarra

“Arek iteuen astean, egun biri paten bixerra kentzeauen” - (Hark egiten zuen astean, egun birik baten bizarra kentzen zuen)

 

burue: burua

Ori maixuek okiteuen gu eskolara ibili gintzesenean buruen joteko” - (Hori maisuak edukitzen zuen gu eskolara ibili ginenean buruan jotzeko) [kainuberen gainean berbaz dabil]

 

idune: iduna, berba hau ezagutzen da baina ez da asko erabiltzen, beronen ordez “Samea” gehiago erabiltzen da.

 

 

TESTUA

 

 

kokota: kokota, garondoa

“Pañelutxu bet iminte aken ba kokota okortu iten dakola ta” - (Zapitxo bat ipintzen zitzaien ba kokota okertu egiten zaiola eta) [ume txikerren kokota dela eta esaten du]

 

matrallea: 1. matraila, masaila. 2. matraila hezurra

“Txaloa matrallen emoten dana da txaloa” – (Txaloa matrailan ematen dena da txaloa)

 

 

BERBAK

 

 

mostatxea: bibotea

“Mostatxea deko orrek” – (Mostatxea dauka horrek)

 

okospia: okozpea, okotz-azpia

 

okotza: okotza

 

papue: masaila, papua

 

samea: 1. sama, iduna. 2. sama, eztarria

“Onek saman esteko ulerik?” - (Honek saman ez dauka ilerik?)

 

sena: sena, zentzua, konortea

 

sentidue: giza-ahalmena, zentzua, sena

 

sentzune: zentzua, sena

 

 

BERBAK

 

 

 

AHOA

 

 

adurre: adurra, lerdea

“Adurre dariola dau ori” – (Adurra dariola dago hori)

 

agine: hagina, hortza. Hortz-haginak jausten direnean, teilatura botata, honako hau esaten zuten ume txikerrek:

“Maritxu talletako gona gorridune eutzi agin sarrak eta ekaixus barriek” - (Maritxu tailetako gona gorriduna eutsi hagin zaharrak eta ekar itzazu berriak)

 

agoa: ahoa

“Eurpie garbitan agoa be busti bes” - (Aurpegia garbitzen ahoa ere busti ere ez)

 

agoserue: aho sabaia, aho zerua

“Garuek agoseruen dekoas” - (Garauak aho sabaian dauzkat)

 

albo agine: albo hagina, matrail-hagina

 

barrea: barrea

“Barre naye iteko moduen saus e” - (Barre nahia egiteko moduan zagoz)

 

barre faltzoa: barre faltsua, derrigor egiten den barrea

“Olan e, seuser esaten dotzunean porrejenplo olan oten sare esta? igual seuk estosu sentitan baye ondo lotzeako, ja ja ja iten dosu te barre faltzoa da ori faltzoa, sentimentu barik iten dana barre faltzoa” - (Holan e, zer edo zer esaten dizunean esate baterako holan egoten zarete ezta? igual zeuk ez duzu sentitzen baina ondo lotzeko, ja ja ja egiten duzu eta barre faltsua da hori faltsua, sentimentu barik egiten dena barre faltsoa)

 

barre santzoa: barre zantzoa, barre algara

 

 

TESTUA

 

 

bosa: boza, ahotsa

“Areri berak atarate yotzien bosa” – (Haiei berak ateratzen zien boza)

“Berak atarate yotzien bosa, bai selango bosan polite!” – (Berak ateratzen zien boza, baina zelako bozaren polita!)

 

esneko agine: esneko hagina, lehen hortz haginak

 

 

BERBAK

 

 

espana: ezpaina

“Espanak dardakadaka paretan dakies” – (Ezpainak dardakadaka paratzen zaizkie)

 

gustue: gustua

“Obe da igerra yateko gustu obekoa” - (Hobea da igerra jateko gustu hobekoa)

 

irribarrea: irribarrea

“Olan sausenean barre in barik iten dosunean agoa sabaldu esateko modules, sertzean dosu irribarrea orrexeri esaten dako” - (Holan zagozenean barre egin barik egiten duzunean ahoa zabaldu esateko modu lez, zertzen duzu irribarrea horrexeri esaten zaio)

 

juisio agine: juizioko hagina

 

korrokadea: korrokada, gorazkoa

 

lelango agine: lehen hagina, umeek edukitzen duten lehen hagina

 

mine: mihia

 

minfirue: mihipekoa, mihipirua; “r”a ahozkatu ezin duenak daukan arazoa ere bai

“Minfirue esaten geuntzen minegas batzuk zipi-zopo eiten deurienak minfirue dekolako ta minfirue ser da? esate neuntzen da, onek mine teko emen, au telatxue, eta ori ebai in bixete otziela ori minfirue kentzeako” - (Mihipirua esaten genion mihiagaz batzuek zizipozoa egiten dutenak mihipirua daukalako eta mihipirua zer da? esaten nion eta, mihi honek dauka hemen, haritxo hau, eta hori ebaki egin behar izaten ziotela mihipiru hori kentzeko)

 

minpea: mihinpea

 

 

TESTUA

 

 

mosue, musue: musua

 

musturre: muturra, ezpainak

“Olan pareu mustur luseas, umeak” – (Holan paratu mutur luzeagaz, umeak)

 

 

BERBAK

 

 

negar sotena: negar zotina, negar zizpurua, negar egikeran egiten diren hasperenak

 

palak: aurreko hortzak

 

santzoa: zantzoa

 

trague: zurrutada

“Saspi ur tragu, bat emon tzunean, astiro-astiro traguke traguke saspi bigarrena emon baixen lenau” - (Zazpi ur tragu, bat eman dizunean, astiro-astiro traguka traguka zazpi bigarrena eman baino lehenago) [hau kiketza edo zotina kentzeko erremedioa da]

 

 

TESTUA

 

 

txantxarra: txantxarra

“Txantxarra aginean dekosu” - (Txantxarra haginean daukazu)

“Txantxarrak yanda dekosus aginek” - (Txantxarrak janda dauzkazu haginak)

 

txantxurre, txatxurre: txatxurra, umeei esaten zaie haginen irtekera dela eta

“Baye txantxurre urten ta gero esaten geuntzen iru txantxur dekos” - (Baina txatxurra irten eta gero esaten genion hiru txatxur dauzka)

“Txantxurrek urtetan dekosus” - (Txatxurrak irteten dauzkazu)

“Lelango aginek datosenean, ontxe dekos txantxurtxuetan” - (Lehenengo haginak datozenean, oraintxe dauzka txatxurtxoatan)

 

txue: txua, txistua

“Umeak botaten deurena, txue iten deurenean loditu, te emeti gora botaten deurenean adurre” – (Umeek botatzen dutena, txua egiten dutenean loditu, eta hemendik gora botatzen dutenean adurra) [txua loditzea ahoan ugaltzea da]

 

uye: oia

“Txarto in estiotzon edo ebei in estiotzon uye edo” - (Txarto egin ez diezaion edo ebaki egin ez diezaion oia edo)

 

 

BERBAK

 

 

 

BEGIA

 

 

adikunea, aitukunia: adikunea, begirakunea

“Adikune ona esteko” - (Adikune ona ez dauka)

“Orrek adikune polite deko ori argi ixingo da” - (Horrek adikune polita dauka hori argia izango da)

 

 

TESTUA

 

 

anpullue: anpulua

 

begi argie: begi argia

 

begi baltza: begi beltza

 

begie: begia

“Geldi geldi oten danari begiek ataratekoa esaten tzu” - (Geldi-geldi egoten denari begiak ateratzekoa esaten diogu)

 

begi epela: begi epela, begirakune tristekoari esaten zaio

“Logureas sausenean esaten da begiek epel dekosus” - (Logureagaz zaudenean esaten da begiak epel dauzkazu)

 

begieroa: begi eroa, begi epela

“Begieroa da begi triste dekosune, begi tristea da, begieroa esate yakon” – (Begi eroa da begi triste daukazuna, begi tristea da, begi eroa esaten zitzaion)

 

begikunea, beikunea: begirakunea, “adikune” berba gehiago erabiltzen da

 

begi nabarra: begi nabarra, begi gaztainkara

“Bai esate san begi nabarra” – (Bai esaten zen begi nabarra)

 

begi ondoa: begi ondoa, betondoa

 

begi surie: begi zuria, begi urdin eta berde argiak izaten dira

“Unikue, dekosus begiek argiek eta ordun diñotzesu, begi surie argieri” - (Bai, dauzkazu begiak argiak eta orduan dinotsezu, begi zuria argiei)

 

betondoa: betondoa

 

 

BERBAK

 

 

betulea: bekaina

 

bisdea: ikusmena

 

 

TESTUA

 

 

erribiroa: betokerreria, begiak okertzea

 

negar anpulue, negarpulue: negar anpulua, negarra, malkoa

“Negar anpuluek orrek e, sotenagas ta olan, tangadeak urtetan deuenean negar anpulue dariola ote san” - (Negar anpuluak horiek e, zotenagaz eta holan, tangadak irteten duenean negar anpulua dariola egoten zen)

 

 

TESTUA

 

 

negarra: negarra, negar anpulua

“Ostean dau, ba matza uretan kentzean baotzesu ori dau negarra dariola ta ori egie da, ori egie da” - (Ostean dago, ba mahatsa uretan kentzen badiozu hori dago negarra dariola eta hori egia da, ori egia da)

 

ojerea: betondoa

 

 

TESTUA

 

 

pestañea: betilea

 

pistea: pista

“Pistek onek egalatan iten dienak pistek” - (Pistak hauek hegaletan egiten direnak pistak)

 

sotena, negar sotena: zotena, negar zizpurua, negar egikeran egiten diren hasperenak

 

 

BERBAK

 

 

 

BELARRIA

 

 

ao txurrumurrue: aho zurrumurrua

 

astrapalea: astrapala, zarata handia

“Amen astrapala iten da” - (Hamen astrapala egiten da)

 

astrapalotza: astrapalotsa, zaratotsa

 

belarrie: belarria

“Okelatzu okelatzue belarriteko mine kentzeako bai” - (Okelatsu okelatsua belarrietako mina kentzeko bai)

 

berbotza: berbotsa

 

durundue, durundioa: durunda, burrunba

“A ba durundue barruen iten dana” - (Hura bada durunda barruan egiten dena)

 

girrintzea: girrintzea, intziria

“Ateak girrintze iten deu” - (Ateak girrintzea egiten du)

 

 

TESTUA

 

 

irrintzea: irrintzia

“Orreaitik ba sarata iten deuelako irrintzea” - (Horregatik bada zarata egiten duelako irrintzia)

 

oñetzan sagatea: oinetzaren zarata, oinotsa

 

sagatea, saratea: zarata, hotsa

“Sagatea geu dustien on da” - (Zarata gau osoan egon da)

“Lenau masuegas ilte seurien saratarik in estien edo” – (Lehenago mazuagaz hiltzen zuten zaratarik egin ez dezan edo)

 

saratotza: zaratotsa

 

 

TESTUA

 

 

sokorrue: oihua, alaraua

“Sondikeko mutil gaste bat, bi yoan gintzen erromeriti etzera iluntzean, gure sokorruek, arnasea be batu ixinik etzera” - (Sondikako mutil gaste bat, bi joan ginen erromeritik etxera iluntzan, gure oihuak, arnasa ere batu ezinik etxera)

 

surrumurrue, txurrumurrue: zurrumurrua

“Surrumurrue ixitesan len ba, aitu, bateri seuser pasetan dako ta, areri baten batzuk, surrumurrue dabilenean seuser ixingo da” - (Zurrumurrua izaten zen lehen ba, aitu, bati zer edo zer pasatzen zaio eta, hari baten batzuek, zurrumurrua dabilenean zer edo zer izango da)

 

txilin otza: txilin hotsa

 

urrumea: urruma, orroea

 

 

BERBAK

 

 

 

SUDURRA

 

 

arnasea: arnasa

“Arnasea betesinik etorte san olango minekas” - (Arnasa bete ezinik etortzen zen holako minakaz)

 

arnasestue, arnasostea, arnasaistue, arnasuskea: arnasestua

 

atza: hatsa, kiratsa

“Akarra txarra da usineas, akarrak atza itzela!” - (Akerra txarra da usainagaz, akerrak hatsa itzela!)

 

 

TESTUA

 

 

belen sundea: belena sunda

“Belen sunde bat badau or!” – (Belena sunda bat badago hor!) [belena sats mota bat da]

 

erre sundea: erre sunda

“Seuser erretan danean erre sundea” - (Zeozer erretzen denean erre sunda)

 

kaski sundea: kaski sunda

“Kaski sundea dau” – (Kaski sunda dago)

“Kaski sundea normalmentean esaten geuntzen igual ba, ganadue edo pistien bat ilde dauenean basoan, bakixu selan etorten dan e, axeak ekarten deuen sera ta, kaski sundea dau, kaskie” – (Kaski sunda gehienetan esaten genion igual ba, ganadua edo piztiaren bat hilda dagoenean basoan, badakizu zelan etortzen den, haizeak ekartzen duen zera eta, kaski sunda dago, kaskia)

 

 

TESTUA

 

 

mokoa: mukia

 

ollo atza: oilo hatsa, oilo sunda

 

 

BERBAK

 

 

ollo sundea: oilo sunda

“Olloan usine dauenean uf! or dau ollo sundea esaten gendun, ollo atza” - (Oiloen usaina dagoenean uf! hor dago oilo sunda esaten genuen, oilo hatsa)

 

sundea: sunda

“Usineri be esaten geuntzen guk sundea” - (Usainari ere esaten genion guk sunda)

“Sundea usine be esaten da baye, sundea txarra danean esaten da geyenatan, olan dekosunean okeleak usine dekonean edo arrañe tekonean olan da, orrek sunde txarra deko esaten da” - (Sunda usaina ere esaten da baina, sunda txarra denean esaten da gehienetan, holan daukazunean okelak usaina daukanean edo arrainak daukanean holan eta, horrek sunda txarra dauka esaten da)

 

surpia: surpea, sudurpea, sudurrazpia

 

surraspie: surpea, sudurpea, sudurrazpia

 

surre: sudurra

 

surreko suloa: sudurretako zuloa, surtziloa

“Surreko suloak baye estakit beste ixeni tekon” - (Sutziloak baina ez dakit beste izenik daukan)

 

sursuloa: surzuloa, surtziloa

 

usine: usaina

“Surtera botate san erramue geuse askotarako lenau ostean be, erramue geuse askotarako, edo usin ona edo, erramue geuse askotarako, oin esta usetan, baye gurean emen asko ite san lenau ori” - (Surtara botatzen zen erramua gauza askotarako lehenago ostean ere, erramua gauza askotarako, edo usain ona edo, erramua gauza askotarako, orain ez da erabiltzen, baina gurean hemen asko egiten zen lehenago hori)

 

 

BERBAK

 

 

 

ILEA

 

 

bixerra: bizarra, burukoa ez den ilea

 

buruko kaskue: buruko kaskagaina

 

buruko saye: buruko zahia

 

girnea: puntaz lotzen den ilea

“Selango girnekas altze sara oitik!” - (Zelako girnakaz altxatu zara ohetik!)

“Basenki selango girne tekosusen!” - (Bazeneki zelako girnak dauzkazun!)

 

girtena, kirtena: puntaz lotzen den ilea

“Orrek girtenok kendu ixus edo” - (Horiek kirtenok ken itzazu edo)

 

kalboa: burusoila

“Buruko pañuelue ondo iminteko iminteuren orrasi bet ta gero oten sien dustiek kalbo” - (Buruko zapia ondo ipintzeko ipintzen zuten orrazi bat eta gero egoten ziren guztiak burusoil)

 

kaskue: kaskagaina

 

kirrue: kirrua, kiribiloa

 

moñetea: moino txikerra, moto txikerra

“Moñoa edo moño txikerra moñetea esaten yakona moñetea edo moñoas” - (Moinoa edo moino txikerra moineta esaten zitzaion moineta edo moinoagaz)

 

 

TESTUA

 

 

moñoa: moinoa, moto txikerra

“Moñoa iminteuren, iminteuren e, orrastute siren atzerantza, ta iminteuren orrasie olango sabal bat, eta koyuten danean ulea batuteuren, eta aren orrasien bueltan emoteuren, au atzeko moñoa atateko, ta gero arek erroak atarateutzesan an moñoan kontra iminte” - (Moinoa ipintzen zuten, ipintzen zuten e, orrazten ziren atzerantza, eta ipintzen zuten orrazia holako zabal bat, eta hartzen denean ilea batzen zuten, eta orrazi haren bueltan ematen zuten, hau atzeko moinoa ateratzeko, eta gero erro haiek ateratzen zituzten han moinoaren kontra ipinita)

 

sapea: txima, sapa

“Orrek sapok orrastu ixus” - (Horiek zapok orraz itzazu)

 

saye: buruko zahia

 

trentzea: ile txorta, ile mototsa, txirikorda

“Lelengo trentzea iten deure” - (Lehenengo ile txorta egiten dute)

 

ulea: ilea

“Uleak orrastu barik basaus” - (Ileak orraztu barik bazaude)

 

 

BERBAK

 

 

ule baltza: ile beltza

 

 

TESTUA

 

 

ule fine: ile fina, ile mengela

“Ule fine badekosu mengela” - (Ile fina badaukazu mengela)

 

ule gangarra: ile gangarra

 

ule girtena: puntaz geratzen diren ileak

“Ule girtena esaten da, artes lotzean direles, girtena les ba karo! atxurren girtena eta aren antzean paretan direseles ule girtenak” - (Ile kirtena esaten da, artez lotzen diren lez, kirtena lez ba jakina! atxurraren kirtena eta haren antzean paratzen diren lez ile kirtenak)

 

ulegorrie: ilegorria

 

ule-kirrue: ile kirrua

 

ule lodie: ile lodia, ile sendoa

 

ule mengela: ile mengela, ile fina

 

ule-sapea: txima, sapa

 

ule surie: ile zuria, ile urdina

“Ule suritute dau” - (Ile zurituta dago)

 

ule-txortea: ile txorta, ile txirikorda

“Ule txorta bat atara dostie” – (Ile txorta bat atera didate)

 

 

BERBAK

 

 

 

GORPUTZA

 

 

alboa: alboa, gorputzaren alboa

 

altzoa: altzoa

“Altzoan umea euki” - (Altzoan umea eduki)

“Altzoa dekot ederra” - (Altzoa daukat ederra)

 

biskerra: bizkarra

 

bularra, bulerra: 1. bularra, 2. bularra, titia

“Trapu beteas edo ondo koyute da bularrean iminiteko baye ori, medi betas edo kaltzedi betas edo” - (Trapu bategaz edo ondo hartuta eta bularrean ipintzeko baina hori, galtza bategaz edo galtzerdi bategaz edo)

“Enintzen atrebitan esnea emoten nik iki neuen bularra ademas” - (Ez nintzen ausartzen esnea ematen nik eduki nuen bularra gainera)

 

 

TESTUA

 

 

eperdie: ipurdia

“Frakari pe estok bear eta eperditik gastatea baño oba dok, fraka barik egon” - (Prakarik ere ez duk behar eta ipurdutik gastatzea baino hobe duk, fraka barik egon)

 

eper txuntxurre: eperdi tunturra, eperdi masaila, ipurmamia

 

espaldea: lepoa, bizkarra

“Baye ordun espalda da olan igurdi asko” - (Baina orduan bizkarra eta holan igurtzi asko)

 

garrie: gerria

“Garriti bera emoten seuntzen olango, troñu antzeko bat” - (Gerritik behera ematen zenion holako, troinu antzeko bat)

 

 

 

Rufino Lekerika, Maite Lekerika eta Juana Bilbao (2000. urtean)

 

gorputze: gorputza

“Gorputze ixin sartu ixeuen ardau artean” - (Gorputza ezin sartu izan zuen ardau artean)

 

kolkoa: kolkoa

“Dirue kolkoan darot” - (Dirua kolkoan daroat)

 

lepoa: lepoa

“Urrinetik etorriesko bai, urrinetik gorpue len elixara lepoan ekarte sales” - (Urrunetik etorriz gero bai, urrunetik gorpua lehen elizara lepoan ekartzen zenez)

“Len lepoan eroate siren ilek” (Lehen lepoan eroaten ziren hilak)

 

paparra: paparra

“Samati ona iminten dan lekue, au goye guk esaten du paparra” - (Samatik hona ipintzen den lekua, hau goia guk esaten dugu paparra)

 

pitiline: zakila, umeakaz erabiltzen den berba da

 

 

BERBAK

 

 

potroa: potroa, barrabila

 

silbota: zilbota

“Silbota andie dekosu” - (Zilbota handia daukazu)

“Orre tekon silbotagas selan frakak amarreko itus goyen ba?” - (Horrek daukan zilbotagaz zelan prakak lotuko ditu goian ba?)

 

sile: zila, tripa zila

 

soñe: soina

“Soñe erregular gorputze ixingo da, soñe” - (Soina ziurrenik gorputza izango da, soina)

“Imin xu ori soñean len yantziteko esate san” - (Ipin ezazu hori soinean lehen janzteko esaten zen)

 

tiline: zakila

 

titie: titia

 

tripea: tripa, sabela

“Tripen badekosu estomague esta” - (Sabelean badaukazu urdaila ez da)

 

tripe sile: zila, tripa zila

 

txatxalea: alua, txatxala, potxola

 

txepea: konkorra

“Emen es txepea eta txeposoa besterik es” - (Hemen ez konkorra eta konkorduna besterik ez)

 

txikoa: txikoa, kokotazpiko gunea

“Umea txikoan eroan” - (Umea txikoan eroan)

 

txiline: zakila

 

txitxiline: zakila

 

 

BERBAK

 

 

 

BESOAK

atzamarra: atzamarra

“Eta onek eukesan onen atzamarran ingeruko aginek” - (Eta honek zeuzkan atzamarra honen inguruko haginak)

 

atzamar lodie: atzamar lodia, orkoroa

 

atzamar txikerra: atzamar txikerra

 

atzasala: atzazala

 

atzasal bitartea: atzazal bitartea

 

besapea: besapea

 

besartea: besartea

 

besoa: besoa

“Batzuk esateuren beso bat luseao besto bat baixen eta iteutzien lusetu edo sertu” - (Batzuek esaten zuten beso bat luzeago beste bat baizen eta egiten zieten luzatu edo zertu)

 

eskerra: ezkerra

“Sarriten eskoiti buelteu bearrekoan eskerreti igual artu bear” - (Sarritan eskoitik bueltatu beharrekoan ezkerretik berdin hartu behar)

 

 

BERBAK

 

 

eskoya: eskoia

“Ta emetik egundo estoa ayena, eskoiti, ori segaiti ta?” - (Eta hemendik egundo ez doa aihena, eskoitik, hori zergatik da?)

 

eskuartea: eskuartea

“Anegea esetu dot baye neuk eskuartean estot ibili” - (Anega ezagutu dut baina neuk eskuartean ez dut ibili)

 

eskubarrue: esku barrua, ahurra

 

eskubitorra: eskubitorra, eskuturra

 

eskue: eskua

“Nasteu gero erain, erain eskus” - (Nahastatu gero erein, erein eskuz)

“Ikusi osteles esku ona dekotela, iru aste edo i neusen aixekas akabe arte” - (Ikusi zidanez esku ona daukadala, hiru aste edo egin nituen haiexekaz amaitu arte)

 

eskuganea: esku gaina

 

orkoloa: orkoroa, erkoroa

 

sorbaldea: sorbalda

“Sorbaldan imin bearrean, emen txikoan” - (Sorbaldan ipini beharrean, hemen txikoan)

“Sorbaldeak urten dotzu” - (Sorbaldak irten dizu)

 

sorburue: sorburua, sorbaldaren muturra

“Sorburuen dekosu min” - (Sorburuan daukazu min)

“Sorburue dekosu apurtute” - (Sorburua daukazu apurtuta)

 

ukondoa, okundoa: ukondoa

 

ukubillea, ikubillea: ukabila

 

 

BERBAK

 

 

 

HANKAK

ankapea: oinazpia

 

ankea: hanka; pertsonena ez eze animaliena eta gauzena ere izan daiteke

“Besoan aspitik eurreko ankan, aspin ingiruen botate otzien kordela ta onenbeste arratik” - (Besoak azpitik aurreko hankan, azpiaren inguruan botatzen zioten kordela eta honenbeste arratik)

 

beatza: behatza

 

belaune, beleune, belune: belauna

“Neu tekot au belune sano minbera egunokas” – (Neuk daukat belaun hau sano minbera egunokaz)

“Ta lo pare sanean neure beleunen ganean iteuen piiii” - (Eta lo paratu zenean neure belaunaren gainean egiten zuen piiii)

 

bernea: berna

“Bernak argalak dekosenari esate yakosan orrek geusek” - (Bernak argalak dauzkanari esaten zitzaizkion gauza horiek)

 

isterra: izterra

“Kordel bateas isterrera amarreu” - (Kordel bategaz izterrera amarratu)

 

kadera aspie: oinazpia

 

kaderea: oina; animaliena eta gauzena ere izan daiteke, gehinetan “Anka” erabiltzen den arren.

“Ganadu bet jodita san kaderati” - (Ganadu bat joditzen zen hankatik)

“Treberea be bai, iru kaderakoa treberea bai” - (Trebera ere bai, hiru hankakoa treberea bai)

“Egosta dekoas kaderak” - (Egosita dauzkat oinak)

 

orkatillea: orkatila

 

 

BERBAK

 

 

orpoa: orpoa

 

pausue: urratsa, pausua

“Pausu bet eurrera, ta bi atzera ta gixon andie san” – (Pausu bat aurrera, eta bi atzera eta gizon handia zen)

 

 

TESTUA

 

 

pausu nagie: urrats nagia, geldoa, zaharren ibilkunearen gainean esaten da

 

saltue: saltua, jauzia

“Ta ba saltu yantzan in de kitu” - (Eta ba saltu dantzan egin eta kito)

 

sankadea: trangoa, pausu handia

 

sankapea: zankapea, belaunaren atzea

 

 

TESTUA

 

 

trangue, trangoa: trangoa, pausu handia

“Orrek trango txikerra deko” - (Horrek trago txikerra dauka)

 

txankea: txanka, bernaren atzea

“Orrek txanka biskorra tekos” - (Horrek txanka bizkorrak dauzka)

 

 

BERBAK

 

 

 

ERRAINAK

asurre: hezurra

“Bai makallo asurre ona dala esateuren” - (Bai makailo hezurra ona dela esaten zuten)

 

beastune: behaztuna

 

belun asurre: belaun hezurra

 

belun burue: belaun burua

 

biotza: bihotza

“Biotza dekosu teupadaka” – (Bihotza daukazu taupadaka)

 

birikie: birikia

 

biskerrasurre: bizkar hezurra

 

estea: hestea

 

este lodie: heste lodia

 

estomague: urdaila

“Estomaguen da tripen diferente da” - (Urdailean eta sabelean desberdina da)

“Estomague edo otzitan danean ostean es” - (Urdaila edo hozten denean ostean ez)

 

 

BERBAK

 

 

garnue: gernua

 

garunek: garaunak, muinak

“Garunetako mine dekot, buruko mine emen eta olan garunetako mine dekot” - (Garaunetako mina daukat, buruko mina hemen eta holan garaunetako mina daukat)

 

gibela: gibela

 

granue: gernua

 

guntzurrune, kuntzurrune: guntzurruna, kuntzurruna

 

gurgulle: gorgoila

“Gurgullen dekosu min” – (Gorgoilean daukazu min)

 

illekoa: hilekoa

 

kaka: kaka

 

 

TESTUA

 

 

kokotasurre; lepazurra, kokoteko hezurra

 

kokoteko asurre: kokoteko hezurra

 

odola: odola

“Esateuren base ona dala famili ixinesko odola formetako” - (Esaten zuten baze ona dela familia izanez gero odola egiteko)

 

pulmoye: birikia

“Pulmoye esate san emen giau birie baixen” - (Pulmoia esaten zen hemen gehiago biria baizen)

 

 

BERBAK

 

 

puxikea: puxika

 

sana: zaina

“Sana esaten da, selango sana dekosu!” - (Zaina esaten da, zelako zaina daukazu!)

 

sayetza: saihetsa

 

sayetzasurre: saihetsezurra

 

teupadea: taupada

“Karraderea iten dosunean eta biotza teup teup teup teupadea” - (Karradera egiten duzunean eta bihotza taup taup taup taupada)

 

txixe: txiza

“Bedar bategas edo ure in edo txixe inte, urtetauren” - (Belar bategaz edo ura egin edo txiza eginda, irteten zuten) [txirri-txirriak harrapatzeko eraren gainean dabil]

 

une: huna

“Asurren barruen dauen sera une, une orixe da” - (Hezurren barruan dagoen zera huna, huna horixe da)

 

urdalle, urduille: urdaila

 

uskerra: uzkarra

 

 

BERBAK

 

 

 

AZALA

anditue: handitua

 

arraskadea: urratua

 

asala, asela: azala

 

askordine, askordiñe: azkordina, bilgorraz igurtzita kentzen ei dira

“Ankak otzitute etorte siren len e, eskolara edo inguruetara yoan eskolara ta, sartu, txapako labea sabaldu, ta ankak iminten sendusen, ta orduen ite siren askordiñek, otzeti berora sartukeran” - (Hankak hoztuta etortzen ziren lehen e, eskolara edo inguruetara joan eskolara eta, sartu, txapako labea zabaldu, eta hankak ipintzen zenituen, eta orduan egiten ziren azkordinak, hotzetik berora sartukeran)

 

baltzitunea, baltzunea: beltzunea

 

begi txindorra: begi txindorra; kentzeko esne bitsa ona ei da baita giltza begitik pasatzea ere

“Begi txindorra iten da eperdie ukustearrik eusoko enbra bateri” - (Begi txindorra egiten da ipurdia ikusteagatik auzoko andre bati)

 

ebeye: ebagia

 

 

TESTUA

 

 

eridea: zauria

 

garie: garia, garatxa; gariak kentzeko eren artean ondoko hauek batu ditugu:

“Esne bedar bellegi betzuk igurdi te oki” - (Esne belar beilegi batzuk igurtzi eta eduki)

“Orrek kentzeako len e ba, iteuren kordel bat amarreu olan eta, estutu pitike pitike pitike pitike ta ebei iteuren seguru” - (Horiek kentzeko lehen e ba, egiten zuten kordel bat lotu holan eta, estutu pitika pitika pitika pitika eta ebaki egiten zuten antza)

“Ikorrie tekon esnea, a da seguru ona kentzeako” - (Iko orriak daukan esnea, hura da antza ona kentzeko)

“Badekos gariek, ba berak lo iten deuen lekuen, erramue sartu, ta olantxe kentzean dies seguru” - (Badauzka gariak, ba berak lo egiten duen lekuan, erramua sartu, eta holantxe kentzen dire antza)

 

 

TESTUA

 

 

garue: garaua

“Orreri garueri estait selan esaten dakien” - (Garau horiei ez dakit zelan esaten zaien)

 

gatxa: materia, zornea

“Materie gatxa esate san atxine” - (Materia gaitza esaten zen aitzina)

 

gogorrunadea: gogorrunada, gogorrunea

 

 

BERBAK

 

 

gorriunea: gorriunea

“Gorriunea golpeti artu dosune ta gero a iten da baltzitu” - (Gorriunea kolpetik hartu duzuna eta gero hura egiten da belztu)

 

itzabaye, itzebaye: intzebagia, eskuetan egiten diren zauri txikerrak

 

 

TESTUA

 

 

ixerdie: izerdia

“Ixerdie otzitu be ingo datzu” - (Izerdia hoztu ere egingo zaizu)

“Ixerdie otzituko datzu te etorko datzu katarroa” - (Izerdia hoztuko zaizu eta etorriko zaizu katarroa)

 

kaballo bixarra: zaldi bizarra, azalean egiten diren espil zuriska batzuk

 

kallue, kalloa: kailua, eskuetan eta oinazpietan egiten diren gogortuneak dira

 

kostrea: zaurien azala

“Kostratxue lotzean dako baye” - (Azala lotzen zaio baina)

 

lunarra: orainena

 

mantxea: espila, azal espila

 

markea: orbaina

 

materie: materia, zornea

 

odolbatue: odol batua

“Golpe bat artute olan odolbatue les, baltzitute lotzea san moreute, odola e, leku beten lotzea san” - (Kolpe bat hartuta holan odol batua lez, belztuta lotzen zen ubelduta, odola e, leku baten lotzen zen)

 

pekea: orezta

“Peka tekosus” - (Oreztak dauzkazu)

 

 

BERBAK

 

 

piltxikadea: piltxikada, zimikoa

 

postillea: postila, orbaina

 

saldarra, suldarra: zaldarra

“Eta surteko eutze entzun dot nik suldarrantzako ganaduen suldarrak, dire olan garu betzuk urtetan dotzie, da barruen dekie kotxoa” - (Eta surteko hautsa entzun dut nik zaldarrantzat ganaduen zaldarrak, dira holan garau batzuk irteten diete, eta barruan daukate kotxoa)

 

sarnea: sarna

“Sarnean tipora eukiten deu serean” - (Sarnaren erakoa edukitzen du zerean)

 

txatxamarka, txitximarka, txitximurke: txatxamarka

 

tximurre: tximurra

 

txitximarkadea: txatxamarkada, urratua

 

ule bixerra: bizarra

 

ur batue: ur batua

“Ur batuek urtetan dotzu postillea les, porrejenplo giñarratuten basabis, eta iten badotzu min ur batuek urtetan dotzu” - (Ur batuak irteten dizu postila legez, esate baterako ginarratzen bazabiltza, eta egiten badizu min ur batuak irteten dizu)

 

urrutue: urratua, txatxamarkada

 

 

BERBAK

 

 

 

GURARIAK

askurea: hazkura

 

egarrie: egarria

“Eta egarri direla ta eskatu eutzien txakoline eroateko” - (Eta egarri direla eta eskatu zioten txakolina eroateko)

 

gomiteu larrie: bota larria, gomita larria

“Gomiteu in dot edo gomiteu larrie” - (Bota egin dut edo bota larria)

 

gosea: gosea

“Espadau serosi gero gosea bardin dau” - (Ez badago zer erosi gero gosea berdin dago)

 

 

TESTUA

 

 

kaka larrie: kaka larria

 

txixe larrie: txiza larria

 

 

BERBAK

 

 

 

LOA

ameseta, amesta: ameseta, ametsa

 

amesta txarra: ameseta txarra

 

arrantza: zurrunga

 

arrosie, arrusie: aharrausia

 

 

TESTUA

 

 

bekanekoa: bekainekoa, loaren iruditzat erabiltzen den berba

“Bekanekoa dekosunean, umeari igual, bekanekoagas saus su, logureas dauenean olan, selango bekanekoa dekosu suk” - (Bekainekoa daukazunean, umeari igual, bekainekoagaz zagoz zu, loguregaz dagoenean holan, zelako bekainekoa daukazu zuk)

 

beskaldu ostekoa: bazkalostekoa, biaoa

 

egurdi ostekoa: bazkalostekoa, biaoa

“Aldeatan badakixu bearrean ibilte san da gero eguskie, eta etorte sanean beroaoa ba lenau batzea san jentea ta gero egurdi ostekotxue iteuren eta gero atzera urtetauren solora” - (Baserrietan badakizu beharrean ibiltzen zen eta gero eguzkia, eta etortzen zenean beroagoa ba lehenago batzen zen jendea eta gero bazkalostekotxoa egiten zuten eta gero atzera irteten zuten sorora)

 

lo: lo

“Umia badarot lo” - (Umea badaroat lo)

“Soas ta eroaixu lotara” - (Zoaz eta eroan ezazu lotara)

“Oin afaldute ta lo yoan beako yuk” (Orain afalduta eta lo joan beharko diagu)

 

logurea: logurea

“Logureas sausenean esaten da begiek epel dekosus” - (Logureagaz zaudenean esaten da begiak epel dauzkazu)

 

 

BERBAK

 

 

lo kukue, lo kurrue: lo kukua, lo matua, lo taukia

“Lo kukuek in doas” - (Lo kukuak egin ditut)

 

lo matue: lo kukua, lo matua, lo taukia

 

lo ostea: lo ostea, lo haserrea

 

lo sorroa: lo zorroa

“Arrantzaka sausenean esaten da lo sorroan saus e, lo sorroan” - (Zurrungaka zagozenean esaten da lo zorroan zagoz e, lo zorroan)

 

lo txarrie: lo egin ezina, ume txikerrek edukitzen dutena lo egin ezinik dagozenean

“Lo txarrie altze deu” - (Lo txerria altxatu du)

“Igual umore txarra umiak, eta uuu!, da tretoso edo olan dauenean e, ai selango lo txarrie dekon onek umionek” - (Berdin umore txarra umeak, eta uuu!, eta tretoso edo holan dagoenean e, ai zelako lo txerria daukan honek umeonek)

 

 

TESTUA

 

 

orroa: orroa, zurruna

“Orroa iten dosu lo ikeran” - (Zurruna egiten duzu lo egikeran)

 

surrune: zurruna

 

 

BERBAK

 

 

 

ATZERA