Home
Docencia
Irakaskuntza
Investigación
Ikerkuntza
Contacto
Kontaktatzeko
SEINALE ETA SISTEMEN LABORATEGIA


Seinale eta Sistemen Laborategia Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoko 2. kurtsoko ikasgaia da. Lehen lauhilabetekoan ematen da. Ikasgaiak 4.5 kreditu dauka eta bai euskaraz bai erdaraz ematen da.

2006-2007 kurtsotik SICRE programa barruan ematen da.


Helburuak

  •   Ikasgaiaren helburu nagusia Seinale eta Sistemak ikasgaian ikusitako kontzeptu teorikoak ulertzea da.
Horretarako MATLABen simulazio praktikak egingo dira honako helburuekin:
  •   Seinale eta sistemak bai denboran eta bai frekuentzian aztertzea. Seinale eta sistema jarraiak eta diskretuak ikusiko dira.
  •   Seinale prozesaketa digitala egiteko teknikak erabiltzea.
  •   Laginketa prozesua ikastea, audio seinaleei aplikatuz.
  •   Oinarrizko iragazkiak diseinatzea eta audio seinaleei aplikatzea.


Programa laburtuta

Kurtsoan zehar ikasleak 6 simulazio praktika egingo du MATLABen. Honela Seinale eta Sistemak ikasgaian ikasitako kontzeptuak landuko ditu eta hobeto ulertuko ditu. Ikasleak benetako aplikazioetan erabiltzen diren algoritmoak eta aplikazio praktikoak ikusiko ditu.

1. Praktika: Sarrera MATLABera
2. Praktika: Seinale eta sistemen oinarrizko kontzeptuak
3. Praktika: Sistema Linealak eta Denborarekiko Aldagaitzak
4. Praktika: Analisia frekuentzian
5. Praktika: Laginketa eta audio seinaleak
6. Praktika: Iragazketa eta lehiokatzea


Bibliografia

  •   Oppenheim, A.V.; Willsky, A.S.; "Señales y Sistemas", (Segunda Edición); Prentice-Hall, 1997.
  •   Oppenheim, A.V.; Schafer, R.W.; "Discrete-Time Signal Processing"; Englewood Cliffs, NJ: Prentice-Hall, 1989.
  •    Soliman, S.S.; Srinath, M.D.: "Continuous and Discrete Time Signals and Systems", (Second Edition); Upper Saddle River, NJ: Prentice Hall, 1998.
  •   Jackson, L.B.; "Signals, Systems and Transforms", Ed. Addison Wesley; 1991.
  •   Papoulis, A.; "The Fourier Integral and ist Applications"; Ed. MacGraw-Hill; 1962.
  •   Haykin, S.; van Veen, B.; "Signals and Systems", (Second Edition); John Wiley & Sons; 2002.
  •   Lathi, B.P.; "Signal Processing & Linear Systems"; Berkeley-Cambridge Press, 1998.
  •   Soliman, S.S.; Srinath, M.D.: "Señales y Sistemas continuos y discretos", (Segunda Edición); Prentice Hall, 1998.
  •   Proakis & Manolakis; "Introduction to Digital Signal Processing"; Ed. MacMillan; 1988.