Laguntza Orrialdea

Bilaketa Arrunta

Materiala bilatzen hasteko honako pausu honeek jarraitu behar dira:

Lehenengoz, Material Mota bat aukeratu beharra dago: Berba isolatuak, Esaldiak, Herri literatura edo Testuak. Ondoko taula honetan mota bakotxa aukeratu ondoren egin daitekezan bilaketak agertuten dira:

  • Berba isolatuak: Berba zehatz bat gura izan ezkero "Testua" izeneko laukian idatzi ahal da.
  • Esaldiak: Esaldi baten barruan dagoan berba bat bilatu gura izan ezkero "Testua" izeneko laukian idatzi ahal da.
  • Herri Literatura: Kasu honetan hiru aukera dagoz:
  • Izenburuaren araberako bilaketa: "Izenburu" izeneko laukian idatzi daiteke artxiboaren titulua, edo alboko botoian sakatuz, izenburu guztien zerrenda ikusi eta bertako bat aukeratu.
  • Hitz Gakoen araberako bilaketa: "Hitz Gakoak" izeneko laukian eremu semantikoa zehazteko berba sartu daiteke.
  • Azpimotaren araberako bilaketa: erabil  daitekezan azpimotak Bertsoak, Esaldi Eginak, Igarkizunak,  Kantak, Olgetak eta Otoitzak dira.
  • Testuak: Berriro ere, hiru aukera dagoz:
  • Berba zehatz bat gura izan ezkero "Testua" izeneko laukian idatzi ahal da.
  • "Hitz Gakoak" izeneko laukian eremu semantikoa zehazteko hitz gakoak  sartu daitekez.
  • Azpimotaren araberako bilaketa: erabil  daitekezan azpimotak Etnografikoak, Narrazioak,  Linguistikoak eta Ipuinak dira.
Laukietan idazten den testuak, berba oso bat irudikatzen du. Hitz zatiak adierazteko * sinboloa erabili behar da. Adibidez: "buruan" eta "buruko" lortzeko, buru* bilatu behar da.
Lauki haietan, maiuskulaz edo minuskulaz idatzi arren, bilatzaileari berdin dio, emaitza bera bueltatuko baitu.
   
Aldi berean herrikako eta eskualdekako bilaketa be eskatu daiteke, eskualde edo herri zehatz bateko materialea lortzearren.
Azaldu diran aukera guztiak erabili ahal diran arren, material motaz gain baldintza bakar bat ezartzea gomendatzen da.
 

Bilaketara itzuli

Bilaketa Aurreratua:

Erabiltzaile aurreratuak bilaketa zehatzagoak egiteko tresna dauka: bilaketa aurreratuaren formularioa. Berton, beste parametro batzuen arabera eskuratu daiteke materialea. Esate baterako, Grabazioaren data,  grabatzeko erabili dan ekipamendua, etab...

Baldintza bat baino gehiago ezarri ahal da bilaketa burutzeko.  Baldintza guztiak betetzeko eskatzea be egin leiteke, edota baldintzetariko bat baino ez, edota batzuk bai baina beste batzuk ez.