Ahots-bankuaren jarraibideak


Aurkibidea

  1. Zure ahots pertsonalizatua erabili
  2. Zure ahots pertsonalizatua aldatu
  3. Katalogoko ahots bat ahots pertsonalizatu gisa aukeratu
  4. Jatorrizko ahotsa leheneratu
  5. Zure ahots pertsonalizatua zure gailuetan erabili

Katalogo ahotsekin sintetizatu

  • Lehenik eta behin, idatzi sintetizatu nahi duzun testua.
  • Ondoren, aukeratu ahots katalogoko ahots bat. Lehendabizi generoa aukeratu

    behar duzu, gero hizkuntza eta, azkenik, ahotsaren zenbakia. Ahotsaren adibide

    bat entzun dezakezu Erreproduzitu adibidea botoia sakatuz.

  • Azkenik, sakatu Sintetizatu botoia esaldiarekin audio bat sortzeko.

    Audioa deskargatu dezakezu erreproduzitzailearen eskuinaldean dauden hiru puntuen gainean klik eginez eta Deskargatu hautatuz. Hori desberdina izan liteke nabigatzailearen arabera.

  • Ahotsaren parametro batzuk aldatzen proba dezakezu. Erakutsi aukera gehigo sakatu. Irristatu kurtsoreak eta sintetizatu berriro esaldia aldaketak entzuteko.

Ahots pertsonalizatuekin sintetizatu

Zure ahots pertsonalizatua sortzeko, zoaz Eman zure ahotsa orrira. Ahotsa galdu baduzu edo patologiaren bat badaukazu, katalogoko ahots bat aukeratu ahal duzu zeure ahots pertsonalizatuaren gisa. Bisitatu Katalogoko ahots bat ahots pertsonalizatu gisa aukeratu atala.

Zure ahots pertsonalizatua erabili

  • Sintetizatu nahi duzun testua idatzi ondoren, egin klik Erabili zure ahots sintetikoa laukian. Zure ahotsa hizkuntza batean baino gehiagotan sortu baduzu, eskuineko zerrendan aukera dezakezu.
  • Egin klik Sintetizatu botoian.

Zure ahots pertsonalizatua aldatu

  • Egin klik Erakutsi aukera gehiagoren gainean eta irristatu agertzen diren kurtsoreak. Esaldi desberdinak sintetizatutu aldaketak entzuteko, eta prozesua errepikatu gustuko konbinazio bat aurkitu arte.
  • Gorde aldaketak zure ahots pertsonalizatuan Gorde aldaketak botoian klik eginez.
  • Aldatutako ahotsan aldaketa gehiago egin ditzakezu, parametroak are gehiago handitzeko. Adibidez, zure ahots pertsonalizatua motelegia bada, abiadura hainbat aldiz jarraian handitu dezakezu.

Katalogoko ahots bat ahots pertsonalizatu gisa aukeratu

Nahiago baduzu, zure ahots pertsonalizatua katalogoko ahots batekin ordezka dezakezu. Hori baliagarria da aldaketak aplikatu dizkiozun katalogoko ahots bat gordetzeko edo zure gailuetan ahotsa erabiltzeko.

  • Erabili zure ahots sintetikoa laukia desaktibatuta, aukeratu erabili nahi duzun ahotsa.
  • Jarraian, nahi dituzun parametroak alda ditzakezu.
  • Azkenik, egin klik Gorde aldaketak botoian.

Jatorrizko ahotsa leheneratu

Jarraitu hurrengo urratsak jatorrizko ahots pertsonalizatua berreskuratzeko. Horrek aplikatutako edozein aldaketa desegingo du, dela parametroen aldaketa bat, dela katalogoko beste ahots batekin ordezkatzea.

  • Aktibatu Erabili zure ahots sintetikoa laukitxoa eta hautatu zein hizkuntzan leheneratu nahi duzun ahotsa.
  • Klikatu Erakutsi aukera gehiago, eta ondoren Leheneratu jatorrizkoa.

Zure ahots pertsonalizatua zure gailuetan erabili

Zure ahots pertsonalizatua zure gailuetan erabili nahi baduzu, klikatu Nire ahotsa nire gailuetan erabili esaldiaren gainean. Bi botoi agertuko dira.

Zure ahotsa Android gailu batean erabili nahi baduzu, bisitatu gai honi buruzko jarraibide gehiago dituen orrialde hau.

Zure ahots pertsonalizatuta Windows-en erabiltzeko, klikatu dagokion botoiaren gainean eta, segundo batzuk ondoren, instalagailu bat deskargatuko da zure ahots pertsonalizatuekin, beste ahots estandar batzuekin batera. Ahotsak testu-hizketa konbertsio programekin, pantaila-irakurtzaileekin, Komunikazio Handigarri eta Alternatibo programekin eta SAPI5-ekin bateragarriak diren beste programekin erabili ahal dituzu.

Vasco