"Ahots Sintetikoen Banku" baten hartuko duzu parte, ahots-desgaitasunen bat duten edo ahotsa galdu duten pertsonei laguntzeko.
Ahotsa galtzeko zorian bazaude, AhoMyTTS-en grabatzera animatzen zaitugu. Lanabes honen bidez zure ahotsa erabil dezakezu, edo senide batena, zure gailu mugikorraz era errazago batean komunikatu ahal izateko, behar izatekotan (momentuz bakarrik Android dispositiboetarako).
-
Behar den ekipamendua
Ondorengoa beharko duzu:
- Mikrofonoa duten aurikularrak. Ahal bada, pilotuen modukoa.
- Web nabigatzaile eguneratuta, azken bertsioan.
-
Sisteman izena emateko
Datu batzuk eskatuko dizugu, zurekin kontaktatzeko beharrezkoa balitz (ikus erantzukizun-deskargua). Hizkuntz bat aukeratu beharko duzu programarekin eragiteko, baina grabaketak hizkuntz desberdinetan egin daitezke, nahi izatekotan.
Korreo elektroniko bat jasoko duzu zure erregistroa baieztatzeko.
-
Sesio-Hasiera
Behin izena emanda, sesioa hasi beharko duzu zure erabiltzaile-izenaz eta pasahitzaz.
-
Zure ahots sintetikoaren eredua sortu
Sesioa hasi ondoren, Eman zure ahotsa orrira sartu beharko zara.
- Orri horretan, lehenik eta behin hizkuntz bat aukeratu beharko duzu grabaketarako.
- Pantailan 100 esaldi agertuko dira. Haiekin zure ahotsa ematen hasten da.
- Ahotsa emateko, sakatu "Grabaketa hasi” botoia. Seguruenik, mezu bat agertuko da, zure mikrofonoa erabiltzeko baimena eskatuz. Onartu egin behar da.
- Ozen eta garbi irakurri esaldia, eta bukatzean sakatu "Grabaketa gelditu" botoia. Azken emaitza (zure ahots sintetikoa hain zuzen!) grabaketa hauen kalitatean datza hein handi batean, beraz saiatu giro lasai eta isil batean egiten, eta mikrofonoa bolumen egokiaz erabili.
- Grabaketa zuzena izan dela bermatzeko beharrezkoa da grabatu berri den esaldia behin entzutea, “Erreproduzitu” botoia sakatuz.
- Egiaztatu ondo grabatu dela (adibidez, hasiera edo bukaera ez dela moztu) eta esaldiaren testu zehatza ahoskatu dela.
- Grabaketa zuzena bada, sakatu "Bidali" botoia gure zerbitzarietan ordetzeko.
- Ez da beharrezkoa esaldi guztiak jarraian grabatzea. Prozesua edozein momentutan eten daiteke geroago jarraitzeko. Esaldiak zerbitzarian gordetzen dira eta sistemak grabatutako azken esaldia zein den gogoratuko du. Gainera, beti izango da posible grabaketak berriro entzutea eta merezi duela ikusten bada, birgrabatzea.
-
Deskargatu ahots sintetikoa nahi izatekotan
Hautatutako hizkuntzaren 100 esaldiak grabatu direnean ahots-sintetizagailu pertsonalizatua jaso nahi duzun galdetuko zaitugu. E-mail bat bidaliko da sintetizagailua prest dagoenean. Gogoratu, ahots sintetikoari bakarrik erabilera pertsonala dagokio. Android gailuetan erabil daitekeen aplikazio bat jeitsi ahalizango duzu, sortutako ahotsa duena, bai gure aplikazioan bertan eta baita beste laguntzaile digital landuagoetan edo sistema-ahotsa erabiltzen duten aplikazioetan erabiltzeko.