Aurkibidea
Gomendatutako nabigatzaileak
Grabatzeko ordenagailu bat erabili behar da. Ezin da grabatu tabletak edo smartphoneak erabiliz. Gomendatutako nabigatzaileak Google Chrome eta Mozilla Firefox dira, azken bertsiotan. Baliteke webguneko audioak ez funtzionatzea beste nabigatzaile batzuekin.
Grabatzeko ingurunea
Ahots pertsonalizatua kalitate onekoa izan dadin, grabazioak garbiak izan behar dira. Horretarako, zaratarik gabeko lekuak eta erreberberaziorik gabeko gelak aukeratzea komeni da. Erreberberazioa gertatzen ohi da azulejodun geletan (sukaldetan eta bainugeletan, adibidez) edo altzari gutxi dituzten geletan. Beraz, ez da mota horretako geletan grabatu behar.
Grabatzeko urratsak
- Grabatzen hasteko, hautatu zein hizkuntzan grabatu nahi duzu zure ahotsa.
- Ondoren, esaldi bat agertuko zaizu. Grabaketa hasi botoiaren gainean egin behar duzu klik, eta esaldia ozen irakurri.
- Esaldia irakurtzen amaitzean, egin klik Grabaketa gelditu botoiaren gainean.
- Gero, egin klik Erreproduzitu botoiaren gainean zure ahotsa ondo grabatu egin dela ziurtatzeko.
- Bukatzeko, egin klik Bidali botoiaren gainean grabazioa gordetzeko.
- 100 esaldiak grabatu ondoren, Zure ahotsa sortu botoia agertuko da orriaren behealdean. Sakatu zure ahots pertsonalizatua sor dadin eskatzeko!





