Erantzukizun deskargua

Atal hau gaztelaniazkoaren itzulpen bat da, desadoztasunik balego, gaztelaniazko berstioa onetsiko da.

Jakinarazten dizugu, Datuak Babesteko Europako Araudiaren arabera (EB2016/679):
• Datuen tratamenduaren kodea honako hau da: TI0192
• Datuen tratamenduaren izena hau da: ahotsen bankua - Ahots osasuntsuak
• Tratamendu honen helburua da: ahots sintetikoak lortzea, ahozko desgaitasuna duten pertsonek erabil ditzaten.
• UPV/EHU da datuen tratamenduaren arduraduna:

Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
IFK: Q4818001B
Helbidea: Sarriena auzoa z/g, 48940-Leioa (Bizkaia)
Webgunea: www.ehu.eus
Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: DPD@ehu.eus

Eskatzen zaizkizun datu pertsonalak honako hauek dira: helbide elektronikoa.

Datuen kontserbazio-aldia honako hau izango da: interesdunak datuak ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean gordeko dira datuak, eta, nolanahi ere, kasuan kasuko errekurtso- eta/edo erreklamazio-epeak irekita dauden bitartean edo datuek helburuari erantzuten jarraitzen dioten bitartean.

Tratamenduaren legitimazioa da: baimen informatua

Lagapenak: "Ez da daturik lagako, legezko aurreikuspenik ezean"

Datuen nazioarteko transferentziak: "Ez da nazioarteko transferentziarik egingo"
Zure datuak eskuratzeko, ezabatzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko, transferitzeko eta ahazteko eskubideak dituzu. Zure eskaera dpd@ehu.eus helbidera bidaliz balia ditzakezu.
Hemen duzu informazio gehigarria: http://www.ehu.eus/babestu
Tratamendu honi buruzko informazio guztia hemen dago:https://www.ehu.eus/es/web/idazkaritza-nagusia/ikerketa-datu-pertsonalen...

Deskribapen orokorra
AHOTS BANKUA-AHOTS OSANSUNTSUAK Euskal Herriko Unibertsitateko Aholab Signal Processing Laboratory erakundearen ekimen bat da, ahozko desgaitasuna duten edo ahotsa erabat galdu duten pertsonei testua ahots bihurtzeko sistema pertsonalizatuak eman ahal izateko. Testua ahotsean bihurtzeko sistemek edozein testu elektroniko ozen irakurtzeko aukera ematen dute, ahots guztiz sintetikoa erabiliz. TTS (ingelesez Text-to-Speech) bezala ere ezagutzen dira.
Helburu hori lortzeko, giza ahotsen grabazioak behar ditugu. Ahotsa gure ahots-bankuan grabatuz, beren ahotsa erabili ezin duten pertsonei laguntzen diezu. Gainera, testu-ahots-bihurgailu bat ere lor dezakezu, zure erabilera pertsonalerako, zure ahotsaren antzeko soinua izango duena. Grabazio-prozesua amaitzean, gogobetetze-inkesta bat betetzeko eskatuko zaizu, prozesua hobetzeko.
Nola eman ahotsa
Zure ahotsa emango duzu web orri honen bidez: aholab.ehu.eus/ahomytts. Lehenengo eta behin, webgune horretan erregistratu beharko duzu. Erregistroa osatzeko, posta elektroniko bat eman beharko duzu, eta haren bidez aktibatu ahal izango dituzu zure erabiltzailea eta webgunera sartzeko gakoak. Erregistratu ondoren, saioa hasi beharko duzu zure sarbide-gakoak erabiliz.
Behin saioa hasita, eta dohaintza atalean sartuta, mikrofono baten bidez grabatu ahal izango duzu zure ahotsa. Ordenagailuko pantailan agertzen zaizkion esaldiak ozen eta garbi irakurri beharko dituzu. Grabazio zuzena bermatzeko, beharrezkoa da zuk grabatu berri duzun esaldia entzutea, eta ondo grabatu dela egiaztatu ondoren (adibidez, ez dela hasierarik edo amaierarik moztu) eta esaldiaren testua zehatz-mehatz ahoskatu dela egiaztatu ondoren, "Bidali" botoia sakatuko duzu eta esaldia Aholabeko zerbitzarietara bidaliko da.
Zure ahotsa emateko, 100 esaldi grabatu beharko dituzu, eta 45 minutu inguru beharko dituzu.
Ez da beharrezkoa esaldi guztiak jarraian grabatzea, prozesua eten ahal izango duzu edozein unetan, eta berriro ekin ahal izango diozu. Esaldiak zerbitzarian gordetzen dira, eta sistemak gogoratuko du zein den azken esaldi grabatua. Gainera, beti entzun ahal izango dituzu grabazioak berriro, eta zuk desegokitzat jotzen dituzunak berriro grabatu.
Prozesua amaitzeko, 'Ahots sintetikoa sortu' botoia sakatu beharko duzu. Posta bat jasoko duzu ahotsa deskargatzeko jarraibideekin. Gogoan izan ahots sintetiko hori bera erabili ahal izango dutela ahozko komunikazioan zailtasunak dituzten pertsonek. Aplikazioa komunikazio pertsonalerako besterik ezin da erabili. Edozein gainontzeko erabilera esplizituki debekatuta dago.
Prozesua amaitu ondoren, zure erabiltzaile-esperientziaren balorazio-inkesta bat betetzeko eskatuko zaizu. Inkesta horrek zure denboraren 5 minutu inguru beharko ditu.

Euskara