Zer da AhoMyTTS?

AhoMyTTS UPV/EHUko Aholab Seinale Prozesaketako Laborategiaren ekimena da, eta haren asmoa da hizketa-sintetizadore pertsonalizatua eskaintzea hizketan minusbaliotasunen bat duten edo ahotsa erabat galdu duten pertsonei.Testu-hizketa konbertsio sistemak edozen testu elektroniko irakurtzeko erabil daitezke, ahots erabat sintetiko baten bidez. TTS sistemak ere esaten zaie, ingelesetik hartuta (Text-to-Speech).

Helburu hori lortzeko, ezinbestekoa da ahots naturalen grabazioak edukitzea. Zure ahotsa gure ahots-bankuan grabatuz gero, ahotsa emango diezu eurena erabili ezin duten pertsonei. Halaber, zure ahotsaren antzekoa izango den hizketa-sintetizadore bat lortuko duzu, teknologiak uzten duen bezain antzekoa (momentuz bakarrik Android eta Windows dispositiboetarako).

Ahots patologikoren bat baldin baduzu, hura ere graba dezakezu, eta, hala, oso kalitate eta naturaltasun handia eta zurearen ahalik eta ahotsik antzekoena duen sintetizadore bat sortzen saiatuko gara zuretzako. Kasu honetan interesgarria litzateke gurekin kontaktatzea TTSaren garapen-prozesua hobetzeko.

Dagoeneko ahotsa erabat galdu baldin baduzu, gure gunean izena eman eta gure katalogotik ahots bat hautatzeko aukera ere baduzu, gure hizketa-sintetizadorean erabil dezazun.

Hori guztia posible izan dadin, ezinbesteko zaigu ahots-emaileak lortzea; horrenbestez, ahots osasuntsua baldin baduzu, eman izena gure gunean eta egin zaitez ahots-emaile.

Proiektua oraingoz euskararako eta gaztelaniarako ahotsak grabatu eta lor daitezke.

Euskara