Indizea
- Aukeratu zure Ahots Gogokoena
- Zure ahotsa Windows gailuan erabiltzeko argibideak
- Zure ahotsa Android gailuan erabiltzeko argibideak
Aukeratu zure Ahots Gogokoena
- Lehenik eta behin, aukeratu ahots sintetikoaren hizkuntza.
- Ondoren, aukeratu katalogoko ahots bat. Zuk sortutako ahots sintetikoa baduzu, zerrendan agertuko da. Izar batez markatuta dagoena izango da zure Ahots Gogokoena, eta hori erabiliko da zure gailuetan. Nahi baduzu, edo ez baduzu ahots propioa, aukeratu “ahots mota” bat katalogoko ahotsak iragazteko.
- Ahotsaren adibidea entzuteko, sakatu Erreproduzitu adibidea botoia. Aurrez hautatutako testu bat bistaratuko da testu-koadroan, eta adibidea entzungo duzu.
- Zure testua ere idatz dezakezu testu-koadroan eta ondoren sakatu Sintetizatu botoia audio sintetikoa sortzeko.
- Audioa deskargatu dezakezu erreproduzitzailearen eskuineko hiru puntuak sakatuz eta Deskargatu aukera hautatuz. Hori nabigatzailearen arabera alda daiteke.
- Ez ahaztu zure Ahots Gogokoena gordetzea! Windows eta Android gailuetan erabiliko den ahotsa izango da.
Zure ahotsa Windows gailuan erabiltzeko argibideak
- Ziurtatu zure Ahots Gogokoena aukeratu duzula!
-
Egin klik “Nire ahots pertsonalizatua nire gailuetan erabili” aukeran, eta gero “Nire ahotsa Windows-en erabili”.
-
“Ahoindows.msi” izeneko msi fitxategi bat deskargatuko da. Gorde ezazu sistemako edozein karpetan (adibidez, “deskargak” karpetan).
-
Egin klik bikoitza “Ahoindows.msi” fitxategian.
-
Ondoren, jarraitu pantailako argibideak. Instalazioa amaitutakoan, karpeta hau ezaba dezakezu sistematik.
Zure ahotsa Android gailuan erabiltzeko argibideak
- Ziurtatu zure Ahots Gogokoena aukeratu duzula!
- Instalatu “AhoTTS” aplikazioa Google Play-tik zure Android gailuan.
-
Egin klik “Hasi saioa” botoian.

- Erabili zure erabiltzaile-izena eta pasahitza zerbitzarian saioa hasteko.
- Egin klik “Ahotsak Deskargatu” botoian. Zure Ahots Gogokoena aukeratutako izenarekin agertuko da.
-
Egin klik deskarga-ikonoan zure Ahots Gogokoena gailuan deskargatzeko.

-
Deskargatu ondoren, sakatu zure gailuko “Atzera” botoia elkarrizketa modura itzultzeko.

-
Joan “Ezarpenak/Settings” atalera eta egiaztatu zure gailuan “AhoTTS” dela sintesi-motorra eta aukeratutako hizkuntza zuzena dela.

-
Ahots sintetikoaren hitz egiteko abiadura alda dezakezu Hizketa-abiadura graduatzailea mugituz. Adibide bat entzuteko, sakatu Erreproduzitu, eta hasierako balioak leheneratzeko, sakatu Berrezarri.

Orain zure ahots sintetiko pertsonalizatua erabili ahal izango duzu zure gailuan.