Lehenik eta behin, aukeratu ahots sintetikoaren hizkuntza.
Gero, aukeratu ahots bat katalogotik. Zure ahots pertsonalizatua sortu baduzu, ahotsen zerrendan ikusiko duzu, 'MyVoice_HQ' izenarekin. Izar batekin markatuta dagoen ahotsa izango da zure gailuan instalatuko dena. Katalogoko ahotsak iragazteko, aukeratu ahots mota ere.
Ahotsen adibide bat entzun dezakezu Adibidea erreproduzitu botoia sakatuz. Aurrehautatutako testu bat agertuko da testu-leihoan, eta audioa entzungo duzu.
Testu-leihoan testu bat sar dezakezu eta, ondoren, Sintetizatu sakatu audio sintetikoa sortzeko.
Nahi izanez gero, audioa jaitsi dezakezu erreproduzitzailearen eskuineko hiru puntuetan klik eginez, eta 'deskargatu' aukeratu. Hori nabigatzailearekin alda daiteke. Gogoratu audioei erabilera pertsonala bakarrik eman diezaiekezula.
Ez ahaztu zure Ahots Gogokoena salbatzea!. Zure Android edo Windows gailuan erabiliko dena izango da.