Ekainaren 12a, osteguna
17:30
ADELA – ARABA
Zenbait gaixotasunek irauten duten bitartean (ELA, adibidez), hitz egiteko gaitasuna galdu egin daiteke. Baina horrek ez luke esan nahi gure inguruarekiko komunikazioa -senitartekoak, zaintzaileak, etabar- galtzen dugunik: Hori gorde daiteke gailu elektronikoei esker, mezuak ahots sintetikoz igortzeko aukera emango baitigute. Hitzaldi honetan AhomyTTS proiektuaz hitz egingo dugu, zeinaren bitartez posible den ahots sintetiko horrek orain dugunaren antza izatea lortzea.