IKER-GAITU proiektuaren helburu orokorra hizkuntza teknologian ikertzea da, ingurune digitalean euskararen presentzia areagotu dadin. Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren dirulaguntzari esker eramango da aurrera 2023-2025 bitartean.
Egungo eta etorkizuneko teknologiek testuzko eta ahozko datu-masa erraldoiak eskatzen dituzte hizkuntza bakoitzeko. Aldiz, euskarak eta hizkuntza txikiagoek eskaini ahal dituzten datuak ez dira nahikoak gaur egun teknologia horiek behar adina kalitatea izateko. Horregatik, ezinbestekoa da hizkuntza teknologian ikertzea euskarak gero eta ohikoagoak izango diren teknologietan presentzia izateko eta beste hizkuntzen parera eramateko.
Webgunea: https://www.hitz.eus/iker-gaitu/
Instituzioa: Eusko Jaurlaritza
Ikertzaile Nagusia: Eneko Agirre
Ikertzaileak:
Victor García, Inma Hernaez, Asier Herranz, Eva Navas, Ibón Saratxaga, Eneko Agirre, Xabier Arregi, Mikel Artetxe, Unai Atutxa, Ekhi Azurmendi, Iker De la Iglesia, Mikel Iruskieta, Oier López de Lacalle , Paula Ontalvilla, Naiara Perez, German Rigau , Aitor Soroa, Jon Vadillo, Aimar Zabala